COVID-19 pandemia (eu)

    Sorapediatik

    COVID-19 pandemia

    COVID-19[1] pandemia (edota koronabirusaren pandemia), COVID-19 izeneko gaixotasunaren eraginez 2019aren amaieran hasi zen pandemia da.

    SARS-CoV-2 birusak eragiten du gaixotasuna. Kutsatutako gaixoak asintomatikoak izan daitezke, baina gehienetan zenbait sintoma dituzte: sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak eta giharretako mina… Gaixoa edadetua bada, edota aurretik ahulduta balego, gaixotasunak heriotza eragin dezake.

    Wuhanen atzeman zen lehen aldiz, Txinako Hubei probintziako hiriburuan, 2019 bukaeran. Aurki mundu guztira zabaldu zen, eta udaberrian goia jo zuen. 2020ko martxoaren 11an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) COVID-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia pandemia izendatu zuen.

    Lehengo olatu harek, gehien bat, edadetuak kolpatu zituen. Dena dela, hartutako erabakiei (konfinamenduak eta jarduera moteltzeak, batez ere) eta eguraldi onari esker, udaberri bukaerako asko apaldu zen.

    Baina abuztutik aurrera goraka hasi zen berriro, munduko herrialde gehienetan. Eta orduko horretan heldu gazteei ere gogor ekiten zien. Urrirako denak ondo kezkatuta zeuden.


    Euskal Herrian

    Udaberriko olatua

    Gainontzeko herrialde gehienetan moduan, COVID-19a Euskal Herrira ere heldu zen[2]: 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren lehen bi gaixoak, eta aurki zabaltzen joan zen.

    Herri eta toki batzuk itxi bazuten ere, gizarte osorako lehen neurriak martxoaren erdialdian heldu ziren<12an EAEn, 13an Nafarroan, 14an Espainia osoan eta 15ean Frantzian).</ref>, hainbat jarduera debekatuz, lantegi batzuk itxiz, kaleko zirkulazio normala murriztuz eta konfinamendua aginduz.

    Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeak ere, martxoan egin beharrekoak, bertan behera geratu ziren; azkenean ekainak 25ean egin ziren.

    Lehen olatuaren bukaerako 25.341 kasu antzeman ziren (2020/05/11) eta 2.030 hildako (2020/05/25). Hilkortasun tasa, beraz, %8koa izan zen.

    Uda eta udazkena

    Egoera "normaldu" zenean, Hego Euskal Herrian apirilaren 22an hasi zen arintzen derrigorrezko berrogeialdia, eta ekainaren 8an debeku eta traba guztiak desagertu ziren. Ipar Euskal Herrian pixkat beranduago ibili ziren, baina ez asko.

    Osasun aldetik uda nahikoa lasaia izan zen, aldaketa bakarrak turismoan izan ziren (jende gutxiago irten zen kanpora, batez ere atzerrira; etorri ere, atzerriko gutxiago etorri ziren). Baina abuztuan positiboen kopurua poliki-poliki hasi zen igotzen, irailean azkarrago eta joera ez zen makurtu urrian.

    Aurreko olatuarekin alderatuta, ospitaleratutakoen eta hildakoen kopurua askoz baxuagoa zen, agian kutsatutako artean heldu gazte asko zeudelako. Baina gaixoen kopurua zein ospitaleratuen kopurua gero eta altuagoa zenez (nahiz eta motelago hazi) Urkulluk eta Txibitek aurretik erabilitako erabakiak martxan jarri nahi izan zuten (ordutegiak, itxierak, talde-tamainak...), baina epaitegietatik ezetza jaso zuten, ez zutela halakorik agintzeko eskubide nahikorik.

    Horregatik, Urkulluk eta Txibitek aurretik, eta hainbat autonomi-lehendakarik gero, Espainiako presidenteari eskatu zioten alarma egoera indarrean jartzeko (2020/10/23). Bi egun geroago Pedro Sanchez-ek alarma egoera onartu zuen Espainia guztirako, kudeaketa autonomien esku uzten.

    Alarma egoera

    (jarraituko da)


    Soraluze: udaberriko olatua

    Osasun eragina

    Lehen olatua oso arina izan zen Soraluze. Aurreneko lau kasuak martxoak 28an antzeman ziren, pandemia Euskal Herrian sartu eta hilabete batetara. Azken kasua bost aste beranduago eman zen, maiatzak 2an hain zuzen.

    Guztira hamabi kutsatu antzeman zituzten, horietako asko Mendarotik pasa zirela. Ez zen hildakorik izan.

    Gizarte eragina

    Giazarte eragina, berriz, askoz nabarmenagoa izan zen. Lantegiak itxi zituzten aste batzutan, langileak ERTEtik[3] kobratzen zutela soldata; ikastetxe mota guztiak ere hilabeteetan itxi zituzten, eskolak Internet bidez ematen zirela; dendetan erosteko ilarak antolatu ziren kaleetan; tabernak itxi zituzten aurretik, eta terrazak zabaldu gero; kiroldegoa, liburutegia, ludoteka... itxi ziren; ekintza kultural eta kirol jarduera gehienak bertan behera geratu ziren...


    Soraluze: uda eta udazkena

    Murrizketak eta trabak indarra galdu ahala, jendea aurreko bizimodura itzulzen hasi zen, pozez[4].

    Pandemia oraindik ari zela, txertorik ez zela garatu... ardura eta zuhurtzia eskatu ziren: pertsonen arteko distantziak gorde, mozala erabili, talde handiak ez egin... baina alferrik! Nahiz eta bakar batzuk (asko?) tentzu jokatu, soraluzetar gehienak lehengo bizimodura bueltatu ziren.

    Udako lehen kasuak uztailak Nan hasi ziren, tantaka. Jendeak ez zion jaramonik egin, eta orokorrean mozalak ez ziren asko reabiltzen, eta tabernetan eta terrazetan gutxiago. Distantziak ez ziren gordetzen.

    Ondorioak? Mundu guztian jazotakoak! Uztailean hasi ziren kasu berriak (Soraluzen 15ean), tantaka hasieran eta jarraiago gero. Abuztu bukaeran azkartu zen kutsatuen igoera, eta urrian azkarrago hazi zen oraindik: hiru asteetan kasuen kopurua bikoiztu zen!

    Martxa horretan segi eta gero, eta ezer egin ezean, urtea bukatzeko 500 kutsatu baino izango ziren Soraluzen. Eta aurreko olatuaren hilkortasun tasa (%8) mantendu balitz, aurten bakarrik 40 bat hildako izango genituen.


    Soraluze: alarma egoera

    (jarraituko da)


    Erreferentziak

    1. COVID-19 pandemia. Wikipedia (euskaraz).
    2. COVID-19 pandemia Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
    3. ERTE. Aldi baterako enplegu erregulazioa espedientea/ Expediente de regulación temporal de empleo.
    4. Kale gosea. Ubane Madera (pilpilean.eus 2020/05/02).