COVID-19 pandemia (eu)
COVID-19 pandemia
COVID-19[1] pandemia (edota koronabirusaren pandemia), COVID-19 izeneko gaixotasunaren eraginez 2019aren amaieran hasi zen pandemia da.
SARS-CoV-2 birusak eragiten du gaixotasuna. Kutsatutako gaixoak asintomatikoak izan daitezke, baina gehienetan zenbait sintoma dituzte: sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak eta giharretako mina… Gaixoa edadetua bada, edota aurretik ahulduta balego, gaixotasunak heriotza eragin dezake.
Wuhanen atzeman zen lehen aldiz, Txinako Hubei probintziako hiriburuan, 2019 bukaeran. Aurki mundu guztira zabaldu zen, eta udaberrian goia jo zuen. 2020ko martxoaren 11an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) COVID-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia pandemia izendatu zuen.
Lehengo olatu harek, gehien bat, edadetuak kolpatu zituen. Dena dela, hartutako erabakiei (konfinamenduak eta jarduera moteltzeak, batez ere) eta eguraldi onari esker, udaberri bukaerako asko apaldu zen.
Baina abuztutik aurrera goraka hasi zen berriro, munduko herrialde gehienetan. Eta orduko horretan heldu gazteei ere gogor ekiten zien. Urrirako denak ondo kezkatuta zeuden.
Euskal Herrian
Udaberriko olatua
Gainontzeko herrialde gehienetan moduan, COVID-19a Euskal Herrira ere heldu zen[2]: 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren lehen bi gaixoak, eta aurki zabaltzen joan zen.
Herri eta toki batzuk itxi bazuten ere, gizarte osorako lehen neurriak martxoaren erdialdian heldu ziren<12an EAEn, 13an Nafarroan, 14an Espainia osoan eta 15ean Frantzian).</ref>, hainbat jarduera debekatuz, lantegi batzuk itxiz, kaleko zirkulazio normala murriztuz eta konfinamendua aginduz.
Lehen olatuaren bukaerako 25.341 kasu antzeman ziren (2020/05/11) eta 2.030 hildako (2020/05/25). Hilkortasun tasa, beraz, %8koa izan zen.
Uda eta udazkena
Egoera "normaldu" zenean, Hego Euskal Herrian apirilaren 22an hasi zen arintzen derrigorrezko berrogeialdia, eta ekainaren 8an debeku eta traba guztiak desagertu ziren. Ipar Euskal Herrian pixkat beranduago ibili ziren, baina ez asko.
Osasun aldetik uda nahikoa lasaia izan zen, aldaketa bakarrak turismoan izan ziren (jende gutxiago irten zen kanpora, batez ere atzerrira; etorri ere, atzerriko gutxiago etorri ziren). Baina abuztuan positiboen kopurua poliki-poliki hasi zen igotzen, irailean azkarrago eta joera ez zen makurtu urrian.
Aurreko olatuarekin alderatuta, ospitaleratutakoen eta hildakoen kopurua askoz baxuagoa zen, agian kutsatutako artean heldu gazte asko zeudelako. Baina gaixoen kopurua zein ospitaleratuen kopurua gero eta altuagoa zenez (nahiz eta motelago hazi) Urkulluk eta Txibitek aurretik erabilitako erabakiak martxan jarri nahi izan zuten (ordutegiak, itxierak, talde-tamainak...), baina epaitegietatik ezetza jaso zuten, ez zutela halakorik agintzeko eskubide nahikorik.
Horregatik, Urkulluk eta Txibitek aurretik, eta hainbat autonomi-lehendakarik gero, Espainiako presidenteari eskatu zioten alarma egoera indarrean jartzeko (2020/10/23). Bi egun geroago Pedro Sanchez-ek alarma egoera onartu zuen Espainia guztirako, kudeaketa autonomien esku uzten.
- (jarraituko da)
Soraluze: lehen olatua
Kutsatuak eta hildakoak
Gizarte eragina
Soraluze: uda eta udazkena
Kale goseaz hasi zen (sartu hemen Pilpileanekoa). Nahiz eta zuhurtzia eta ardura eskatu, orokorrean barra libre izan zen. Udako lehen kasuak uztailak Nan hasi ziren, tantaka. Jendeak ez zion jaramonik egin, eta orokorrean mozalak ez ziren asko reabiltzen, eta tabernetan eta terrazetan gutxiago. Distantziak ez ziren gordetzen. Emaitzak? Mundu guztian jazotakoak! Gero eta gaixo gehiago izateaz gain, COVID-19ren zabaldunde abiada gero eta azkarragoa zen. Soraluzeko datuak eskala logaritmikoan jarrita, martxan horretan Urte Zaharretako 500 gaixo izango ziren. Aurreko olatuaren hilkortasun tasarekin, honek 40 hildako suposa zitekeen.
==Soraluze: alarma egoera==
(oraindik lantzeko)
Erreferentziak
- ↑ COVID-19 pandemia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ COVID-19 pandemia Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).