Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae (eu)
Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae | |
---|---|
Egilea | T.C. Lotter |
Urtea | 1757-tik aurrera |
Hiria | Ausburgo |
Tamaina |
Mapa zertan den
Georg Matthäus Seutter (Matthias Seutter ere, 1678-1757) Alemaniako grabatzaile eta mapa egile famatuenetakoa izan zen. Hiltzerakoan, Tobias Conrad Lotter bere suhia lanarekin jarraitu zuen, eta garaiko kartografo ospetsuenetakoa izan zen.
Mapa hau egiteko Rodrigo Méndez Silva-ren eredua jarraitu zuten, Guillaume Delislek hobetua. Mapa guzti hauek oso antzekoak dira.
Soraluzeri buruzkoak
Gipuzkoako herri gutxi agertzen dira, eta horietako bat Soraluze.
Bitxikeriak
Bizkaia hirutan agertzen da: Bizkaia bera (Santander badiaraino heltzen dena, Gipuzkoa eta Araba (Avila jartzen du). Errioxak Arabako Sonsierra hartzen du.
Euskalherria zeharkatzen duen bide nagusia ere erakusten du: Miranda - Gasteiz - Gatzaga - Arrasate - Urretxu - Tolosa - Irun - Baiona.