Torlojugintza. Historikoa (eu)

    Sorapediatik
    Oharra: Soraluzeko enpresa asko eta asko aritu izan da torlojugintza. Gehienak itxita daude, eta ez da historiarik gorde: noiz sortu ziren, nola, zein produktu mota ekoiztu dituzte, zein teknologia erabili izan dute, langile kopurua... Erabilitako datuak handik eta hemendik lortu dira, Jai egitarauetatik gehien bat.

    Alberdi, Guridi-Esnal

    1950 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Gaur egun itxita dago. Noiz?


    Torlojugintza. Urrestarazu metalworking. Logoa.png

    Alejandro Urrestarazu/ Urrestarazu Metalworking

    1957 urtean hasi zen lanean, dekoletajeko piezak egiten.

    Gabolats 34 etxeazpian aritu zen 1987 urte arte. Hurrengo urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

    Torlojugintzan erabiltzen diren teknologiak erabiltzen ditu: deformazioa (forja) eta mekanizatua (dekoletajea).

    Gaur egun zabalik dago, Urrestarazu Metalworking S.L. izenarekin. Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Torlojugintza. Anastasio Mendicute. Logoa.png

    Anastasio Mendicute

    1940 hamarkadan sortu zen. Lantegia Errekalde 25ean dauka.

    Dekoletajea eta estanpazioa erabiltzen ditu.

    Torloju, azkoin eta berno berezien fabrikazioa eta dekoletaia material ezberdinetan: letoi, burdina, altzairu herdoilgaitza, polietilenoa eta aluminioa. Pieza txiki eta ertainak ekoizten ditu: torlojugintza M.8-raino, eta dekoletaia 25 mm-ko diametroraino. Tratamentuak ere eskaintzen ditu.

    Gaur egun zabalik dago, A. Mendicute S.A. izenarekin (2013tik). 2015 urtean 30 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Bruno Treviño

    1950 urtean sortua, Santa Ana 6ko etxe-azpian zuen lantegia.

    1984 urtean Gasteizera aldatu zen.

    Gaur egun zabalik dago, Bruno Treviño e Hijos S.A. izenarekin.


    Torlojugintza. Carmelo Mendizabal. Logoa.png

    Carmelo Mendizabal

    1960 hamarkadan sortu zen. Lantegia izen bereko industrialdean dauka.

    Hotzeko estanpazioa erabiltzen du.

    Araututako torlojugintzan ("estandarra") aritzen da, baina bezeroek eskatutako torloju bereziak ere egiten ditu. Bigarren operazioak eskaintzen ditu: mozketa, aria ematea, ranurado, biselado...

    Gaur egun zabalik dago, Carmelo Mendizabal S.L. izenarekin (1988tik). 2019 urtean 6 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    D. y J. Barrenechea

    1950 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Gaur egun itxita dago, 1978 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Estampaciones Altamira

    1968 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Lantegia Sagar-errekan zuen.

    Estanpazio teknologia erabiltzen zuen, izenak adierazten duen moduan.

    Gaur egun itxita dago, 1970 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Torlojugintza. Estampaciones Laga. Logoa.png

    Estampaciones Laga

    1960ko hamarkadan Olean zuen lantegia, eta 1987 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.

    Mota guztiko zirrindolak egiten ditu, estanpazio teknologia erabiliz: konikoak, hagindunak, laukiak, formadunak...

    Gaur egun zabalik dago, Estampaciones Laga S.A. izenarekin (1979tik). 2019 urtean 19 langile zituen.

    Gehiago jakiteko, websitea begiratu.


    Eugenio Argárate

    1950 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Gaur egun itxita dago, 1977 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    F. Barranco

    1968 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Lantegia Errekalde kaleko 17an zeukan.

    Gaur egun itxita dago, 1981 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Federico Bengoa

    1968 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Lantegia Baltegieta kaleko 8an zeukan.

    Gaur egun itxita dago, 1974 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Felipe Azcárate

    1950 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Hasieran, lantegia Santa Ana kaleko 22an zeukan; 1968tik aurrera Errekaldeko 33ara pasa zen.

    Gaur egun itxita dago, 1984 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Industrias Alzan

    1968 baino lehenago sortua (urte honetako jai egitarauan agertzen da).

    Lantegia Gabolats kaleko 36an zeukan.

    Gaur egun itxita dago, 1978 baino geroago (urte honetako jai egitarauan agertzen da).


    Erreferentziak