Torlojugintza. Historikoa (eu)
- Oharra: Soraluzeko enpresa asko eta asko aritu izan da torlojugintza. Gehienak itxita daude, eta ez da historiarik gorde: noiz sortu ziren, nola, zein produktu mota ekoiztu dituzte, zein teknologia erabili izan dute, langile kopurua... Erabilitako datuak handik eta hemendik lortu dira, Jai egitarauetatik gehien bat.
Alberdi, Guridi-Esnal
1950 urteko jai egitarauan agertzen da.
Gaur egun itxita dago.
Alejandro Urrestarazu/ Urrestarazu Metalworking
1957 urtean hasi zen lanean, dekoletajeko piezak egiten.
Gabolats 34 etxeazpian aritu zen 1987 urte arte. Hurrengo urtean Mendiola industrialdera pasa zen.
Torlojugintzan erabiltzen diren teknologiak erabiltzen ditu: deformazioa (forja) eta mekanizatua (dekoletajea).
Gaur egun zabalik dago, Urrestarazu Metalworking S.L. izenarekin. Gehiago jakiteko, [www.aurrestarazu.com websitea] begiratu.