Torlojugintza (eu)

    Sorapediatik

    XX mendean Soraluze markatu duen jarduera industriala torlojugintza izan da.

    XVI mendetik Soraluze ia osorik armagintzan jardun bazen ere, XIX mendea krisian sartu zen, lantegi txiki asko itxi zirela. XX mendean enpresa handi bat zegoen alde batetik, The Placencia de las Armas Company Limited, eta hainbat lantegi txiki ehizarako eskopetak ekoizten.

    Aurrera egiteko, enpresariek hainbat produktuekin saiatu ziren, torlojugintza tartean. Baina gerra osteko egoerak bultzada handia eman zion azken honi: merkatu premia handiak (demanda itzela), langile adituen beharrik ez (etorkinak zuzenean erabiltzeko oso egokia), biderkatzeko erreza (nahikoa zen makina txiki bat erostea ekoizten hasteko)...

    Armagintzarekin gertatu zen moduan, 1960 hamarkadan ia herri guztia torlojugintza aritzen zen. Eta ez bakarrik lantegietan, etxez-etxeko lanak ere ez ziren gutxi (sailkatzea, muntai txikiak, paketatzea...). Guzti horregatik, La Voz de España egunkariak agertutako artikulu batean, Iñaki Linazasorok idatzi zuen:

    Placencia de las Armas –zehatzago, Placencia de los Tornillos- Gipuzkoako herririk itsusienetakoa da, urbanismo aldetik, noski...[1]

    Gaur egun ere, herriko lantegi handienak torlojugintzatik datoz, nahiz eta produktu eta prozesuetan bilakaera nabarmena izan.


    Aroak

    Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Aroak (eu)

    XX mende hasieran industria garatzen eta dibertsifikatzen joan zen, eta lantegi batzuk torlojuak egiteari ekin zioten. Baina gerra ostean hasi zen itzelezko hazkundea. Enpresa berriak sortzeaz gain, jardueran ari ziren batzuk torlojugintzan ere sartu ziren. Urte oparoak ziren; garai hartako baten esanetan: Egiten zen guztia saltzen zen.

    Urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zen: jardueran ari ziren enpresak ederki hazi ziren, eta enpresa berri asko ere sortu ziren.

    1970 hamarkadako krisiak (1973eko petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne. Hurrengo urteetan gehienak itxi behar izan zuten, baina bakar batzuk autogintzaren bidea jorratu zuten: merkatu berria (Europako autogintza), produktu berria (bezeroek diseinatutako torloju era azkoinak), saltzeko prozesu berria (diseinua, muestrak, lehen seriea...), oso kontratu luze eta handiak eta oso kalitate maila zorrotza.

    XX mende bukaeran ekialdeko Europako konkurrentzia etorri zen, eta Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak...


    Teknologiak

    Hasieran, hiru ziren: dekoletakea (mekanizazioa), hotzezko estanpazioa (pieza txikiak) berozko estanpazioa (pieza handiak). Poliki poliki estanpazio hotzera mugitu da dena.




    Enpresak

    (hemen zerrenda sartu)


    Bilakaera

    Enpresak eta teknologiak eta aroak


    Arkitektura

    Hasieran, erreka ondoko tailerrak. Makminak hala nola sartu, bigarren eskukoak. Barrak sartzerakoan trafikoa eten. Lehen aroan.

    Enpresa handiagoak. Planta bakarrekoak, askotan goian jabearen etxebizitza:

    Planta bat baino gehiagokoak: Alberdi, Amuchastegi…

    Gaur egun geratzen direnak…


    Kultura

    Soraluzeko tornilleroarena

    Urteetan kontatu izan da Soraluzeko tornilleroen istoria[2]... baina oker ulertuta!

    Behin bazen Soraluzen torlojugina, seme azkarra zuena. Donostiara bidali zuen "empresariales" ikastera, ESTEra. Eta, karrera bukatuta, lantegira ekarri zuen.

    Mutilak, lehenik eta behin, koste azterketa egin zuen: torloju bat honenbestetan saltzen bazen, berau egiteko honenbeste behar zen materialetan, honenbeste eskulanean, honenbeste makinak amortizatzeko, honenbeste... Azkenean, aitari esan zion: "Aitta! sarrerak eta urteerak aztertu ostian, torloju bakoitzeko pare bat zentimo galtzen ari gara.". Eta aitak bizkor erantzun: "Ez dotsa ardura, seme, asko eitten dogunez...".

    Eta honaino kontatu izan da istoria, Soraluzeko tornillerua tontotzat hartuz. Baina aita azkarra zen, semea baino gehiago! Aipatutako torlojuak latoizkoak ziren, dekoletajen egindakoak. Eta semeak ez zuen kontutan hartu mekanizatuetako txirbila: latoizko txirbil hau jaso eta saltzen denez, aitak torloju bakoitzeko hiru zentimo irabazten zituen!

    Kontrargiren garaikurra

    XX mendeko azken urteetatik Kontrargi elkarteak herriko argazki-rallyea antolatzen du urtero, Gipuzkoako beste hainbat argazki-elkarteekin batera.

    Beste sarien artean, argazkilari onenari garaikurra ematen zaio: torloju handi bat, herriko industri-tradizioaren omenez.

    Danborradaren argazkia

    Erreferentziak

    1. Placencia de las Armas –para ser más exactos– Placencia de los Tornillos, es una de las villas más horrendas de Guipúzcoa –urbanísticamente conceptuada, se entiende. Placencia. Ignacio Linazasoro (La Voz de España, 196x).
    2. Esateko, Ignacio Linazasoro 1966 urtean Donostiako La Voz de España egunkarian. Artikulua irakurtzeko, sakatu hemen