Simón de la Torre grabatua (eu)
Simón de la Torre eta Iturrizaren arteko topaketa Soraluzen | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XIX (1845) |
Kokapena | Zumalakarregi museoa |
Mota | Grabatua |
Azalpena eta historia
Lehen karlistada bukatzeko, Espartero eta Maroto jeneralak akordioa sinatu zuten Oñatin, 1839ko abuztuak 31an. Egun hartako arratsaldean, bapo jan eta edan ondoren, Bergaran beraien gudarosteak bildu eta Bergarako besarkada famatua antzeztu zuten.
Karlisten aldetik, goizetik heldu zen Bergarara Gaztelako gudarostea, Urbistondo jeneralarekin. Beranduago heldu zen Iturbe brigadierra, Gipuzkako osteekin, Erret Kuartel Nagusitik etortzen zitzaizkion oharrei kasu egiteke.
Goiz hartan bertan ere, Simón de la Torre jeneralak bere osteak bildu zituen Elgoibarren. Ostean, nahiz eta Ibarzabaleko apaizak, hirugarren batailoiaren komandantea zenak, kontra egin, Bergararutz egin zuen. Soraluzetik pasatzen ari zirela Iturriza brigadierra heldu zen, Don Karlosek bidalita, atzera egiteko. Baina ezin izan zuen de la Torre konbentzitu eta azken hau Bergarara joan zen.
Grabatuak bi militarren arteko topaketa irudikatzen du, baina Soraluze ez da inon agertzen, izenburuan ez bada.