Torlojugintza (eu)

    Sorapediatik

    XX mendean Soraluze markatu duen jarduera industriala torlojugintza izan da.

    XVI mendetik Soraluze ia osorik armagintzan jardun bazen ere, XIX mendea krisian sartu zen, lantegi txiki asko itxi zirela. XX mendean enpresa handi bat zegoen alde batetik, The Placencia de las Armas Company Limited, eta hainbat lantegi txiki ehizarako eskopetak ekoizten.

    Aurrera egiteko, enpresariek hainbat produktuekin saiatu ziren, torlojugintza tartean. Baina gerra osteko egoerak bultzada handia eman zion azken honi: merkatu premia handiak (demanda itzela), langile adituen beharrik ez (etorkinak zuzenean erabiltzeko oso egokia), biderkatzeko erreza (nahikoa zen makina txiki bat erostea ekoizten hasteko)...

    Armagintzarekin gertatu zen moduan, 1960 hamarkadan ia herri guztia torlojugintza aritzen zen. Eta ez bakarrik lantegietan, etxez-etxeko lanak ere ez ziren gutxi (sailkatzea, muntai txikiak, paketatzea...). Guzti horregatik, La Voz de España egunkariak agertutako artikulu batean, Iñaki Linazasorok idatzi zuen:

    Placencia de las Armas –zehatzago, Placencia de los Tornillos- Gipuzkoako herririk itsusienetakoa da, urbanismo aldetik, noski...[1]

    Gaur egun ere, herriko lantegi handienak torlojugintzatik datoz, nahiz eta produktu eta prozesuetan bilakaera nabarmena izan.


    Aroak

    Katalogoko torlojugintza, hasieran. Dena saltzen zen. 1973eko krisia. Ostean, autogintzarako torlojugintza. Eskaera handiak, diseinukoak, espezifikazio teknikoak ingeleraz, frantsesez ala alemanez. 2000 urte inguruan. Estanpazioa beste pieza mota. Estanpazio hotzean, besterik ez.


    1.970 hamarkadako krisiak (petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industri arlo guztiak, torlojugintza barne.

    Ordurarte, enpresek katalogoko torloju eta azkoinak egiten zituzten, baina orduko krisiak lehen, eta ekialde urrutiko herrien konkurrentziak gero kili-kolo laga zituzten, eta gehienak itxi behar izan zuten.

    Baina bakar batzuk beste bide bat norratu zuten, autogintzarena. Aurreko jarduerakin alderatuta, lau desberdintasun nabarmen zituen:

    • Produktua. Katalogo zabaleko produktua izan beharrean, bezeroak (autogileak) diseinatutako torloju era azkoinak ziren.
    • Saltzeko prozesua. Bezeroek produktua diseinatzen zuten, eta saltzaileek (ekoizleek) produkzio prozesua asmatu behar zuten saltzeko prozesuak. Erantzun-epea (diseinua, muestrak...) oso garrantzitsua bihurtu zen.
    • Kontratuak. Urte askotakoak ziren, kopuru handikoak.
    • Kalitatea. Oso oso altua, eta berme/azterketa oso prozesu zorrotzak.


    Teknologiak

    Hasieran, hiru ziren: dekoletakea (mekanizazioa), hotzezko estanpazioa (pieza txikiak) berozko estanpazioa (pieza handiak). Poliki poliki estanpazio hotzera mugitu da dena.




    Enpresak

    (hemen zerrenda sartu)


    Bilakaera

    Enpresak eta teknologiak eta aroak


    Arkitektura

    Hasieran, erreka ondoko tailerrak. Makminak hala nola sartu, bigarren eskukoak. Barrak sartzerakoan trafikoa eten. Lehen aroan.

    Enpresa handiagoak. Planta bakarrekoak, askotan goian jabearen etxebizitza:

    Planta bat baino gehiagokoak: Alberdi, Amuchastegi…

    Gaur egun geratzen direnak…

    1. Placencia de las Armas –para ser más exactos– Placencia de los Tornillos, es una de las villas más horrendas de Guipúzcoa –urbanísticamente conceptuada, se entiende. Placencia. Ignacio Linazasoro (La Voz de España, 196x).