Udal frontoi estalia (eu)
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
Sasoi bateko errebote-frontoiaren eremu txikian, Frontoi kalean.
Historia
XVIII mende bukaeran errebote-frontoia egin zuten Soraluzen, baina XX menderako errebote jokoa ahaztuta zegoen herrian. Frontoia beste kirol askotarako erabili izan da: futbola, fulbitoa, esku-baloia, saski-baloia, oilar demak... Eta 1960tik aurrera bertan eraikitako eskola nazionalen jolastokia izan dira.
Dena dela, errrebote-frontoiko eremu txikia eskuzko pilotarako erabili izan da, ezker pareta motako frontoi moduan.
1960 hamarkadan frontoia estali zuten, bi aldetako teilatu batekin, baina urte gutxitara kendu behar izan zuten. Geroago, 1976. urtean Santa Ana komentuko mojek herria utzi zutenean, udal frontoi estaliaren atzeakaldean institutua, goiko frontoia eta horma bakarrekoa egin zituzten.
Goiko frontoia egiteko udal frontoiaren atzeko pareta bota zuten. Era estalki berria egin zioten, diseinu zainduaz.
Ezaugarriak
Ezker pareta motako frontoi estalia, harlosazko kantxa 20 metro luze da, eta 15 metro zabal (guztira 300 bat metrotako azalera). Pareten altura 8 metrotakoa da.
Pilotaz gain, saskibaloiaz jolasteko prestatuta dago.
Erreferentziak
- Pilota kontuak: 1900-1983. Mengala (Soraluzeko Jaiak 1997).
- Udal frontoi estalia. Kirol Instalazioen Errolda (Eusko Jaurlaritza).
- Udal frontoi estaloa. Www.frontons.net