Goiko frontoia (eu)
Kokapena
Frontoi kalearen inguruan, eskola nazionalen eta institutu berriaren artean, eta udal frontoi estalia baino altuagoa.
Historia
Sasoi batean lur zoru hau Santa Ana komentuaren ortua zen.
1976. urtean mojek herria utzi zuten, Mendarora joateko. Komentuan eta ortuetan etxebizitzak eraiki zituzten, baina inguru hauetan institutua eta bi frontoi eraiki ziren, horma bakarrekoa eta hau.
Ezaugarriak
Frontoia ez da estalia, irekia da. Frontisa 8 metro zabal da, eta kantxa 16 bat metro luze.
Erreferentziak
- Goiko frontoia. Kirol Instalazioen Errolda (Eusko Jaurlaritza).
- Goiko frontoia. www.frontons.net.