Saturnino Ganchegui (eu)
Samturnino Ganchegui Lascurain | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1910 |
Hil | Eibar? |
Profila | Abadea |
Lehengo urteak
Soraluzen jaio zen, 1910 urtean.
Apaiztegian egin zituen ikasketak. 1932 urtean apaiztu ostean, Arabako Erroetara[1] bidali zuten, parroko (kontutan hartu behar da sasoi hartan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gazteizko elizbarrutian zeudela).
Abdon Gonzalez de Alaizaren omenaldia
Abdon Gonzalez de Alaiza arabarra Erroeta ondoko Musitun jaio eta hil zen, baina bere bizitza gehiena Madrilen eman zuen. Lan egiteaz gain, bertan euskaldundu zen eta euskera eta Euskal Herriarekin zerikusia zuen guztia bultzatu zuen.
1926 urtean Musitun bertan hil zen, eta zazpi urte geroago jeltzaleek omenaldia egin zioten bere jaioterrian[2]
Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Koikili Agirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Gantxegi soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lekuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).
Biharamunean Euskadi egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza «txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen Poz-ekarle, Nik agurtzen eta angelusa!».
Gerra eta espetxea
Erroeratik Eibarrera destinatu zuten, kapilau, eta han gerrak harrapatu zuen. Abertzalea izanik, Loiola eta Itxarkundia batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.
Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten.
Hurrengo urteetan El Dueso, Nanclares de Oca, Dueñas eta Carmonako kartzeletan egon zen. Kondena berrikusi ziotelarik, 6 urtekoa laga zioten zigorra.
Gantxegik bazuen adorerik. Dueson, kideen aurrean arrosarioa errezatzeko garaian, otoitz bat egin zuen egun batzuk lehenago fusilatuak zituzten hamalau presoren alde.
Presoak hunkiturik eta, aldiz, haserre eta urduri zaindariak. Arrosarioa bukatuta, komandanteak Gantxegiri hots egin zion, senetik aterata, eta hilabeteko ziega agindu zion, bakarturik.
Askatasuna eta Eibarra bueltan
Carmonako espetxean[3] zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten 1940ko uztailaren 31an.
Libre, bai, baina Ciudad Realen (Espainia) erbesteratua; Anchuras eta Cerdigón herrietan hain zuzen.
Handik zazpi urtera itzuli ahal izan zuen Eibarra, kapilau hasieran eta parrokoa gero.
Erreferentziak
- ↑ Erroeta Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da, 1.025 metrorekin. Gaztelerazko izena Onraita du.
- ↑ Gonzalez de Alaizaren 1933ko omenezkoa 'Euzkadi' egunkarian. Miel A. Elustondo (Berria 2020/07/15).
- ↑ Prisión Especial Central de Carmona (Sevilla).