Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)
Aurrekariak
1499ko ordenantzek ezarritako sistema itxia bazen, 1695ko ordenantzek sistema irekiagoa ezarri zuten, itxuraz behintzat... baina aberatsentzat. Herriko %5 aberatsenak udala manejatzen zuen.
Aberats hauek, milarista izanik, lurrari lotuak zeuden, etxe eta terrenoen jabeak ziren, eta honek kontraesan handiak sortzen zituen. Udalean ari zirenez jakien ardura zuten ("abastos": garia, okela, ardoa, arraina...), herrian nahikoa eta moduko prezioan egotea bere ardura zen. Eta uzta urriko urteetan, komenigarria zen bertako garia bertan saltzea eta kanpotik ekartzea, hau dena prezioak mantenduz.
Bestaldetik, jabeak zirenez, errentak garitan eta okelatan kobratzen zuten. Eskasia zenean, herrian prezio merketan saldu beharrean nahiago zuten kanpora eramatea salneurri hobeak lortzearren. Milarista denek interes berberak zituztenek, udalak ez zien aurre egiten behar beste.
Halaxe sortu ziren matxinadak[1], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).
1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05).
Auto acordado sistema
Udalaren osaketa
1766tik aurrera Soraluzeko udalbatza zortzi lagunek osatzen zuten, lau millaristek edo aberatsek aukeratuak (alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea) eta hiru millaristak ez zirenek aukeratuak (bi komuneko diputatu eta personen sindikoa).
Honekin herri xehea sartu zen Udalan, batez ere armagileak.
Aukeraketa
Hiru kargu berriak gainontzeko bosten moduan aukeratzen ziren. Hau da, irtetzekoak zirenak hiruna hautagai proposatzen zuen, izen bakoitza bere paperean idatzia. Gero, hiru paperak lurrera bota eta ume batek aukeratzen zuen. ¿Seguru?
Sistemaren etenak
Bonapartiarren etena (1811-1813)
Sistema honek etenak izan zituen.
Lehen etena Jose I-rekin izan zen; Frantziaren moduan, Espainia modu uniformean antolatu nahi izan zuten. Honela, 1810etik hasita, udalak baino munizipalitateak eratu ziren. Bakoitzak alkatea eta errejidoreak zituen, denak berdinak. Hautaketa sufragio unibertsalaz egiten zen (25 urtetik gorako gizon guztiek botatzeko eskubidea zuten). Dena dela, sistema honek hiru urte besterik ez zuen iraun, frantses gudarosteak Soraluzetik hanka egin arte, hain zuzen (1813).
Hirurteko Liberala (1820-1823)
Bigarren etena 1820 urtean izan zen, Hirurteko Liberala etorri zenean. Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.
Sistemaren ajeak eta bilakaera
Oraindik bi multzo, milaristek eta gainontzekoak. Etenek sufragio unibertsala ekarri zuten (liberalismoa).
Liberalak. Mugak Mirandan, armak gainbehera estatuak, partikularrak Madrilen saltzeko gaizki.
Aspalditik foruak gora eta behera, Mirandan edo Irunen. Karlistak Foruak aukeratu zute (taktikoki, berandu, baina foruzale agertu), eta galdu zutenean (1833-1840), liberal foruzaleak lortu zuten "foruak berrestea... erregetzaren batasunaren kaltetan izan ezik".
Hasieran ondo, baina Esparterok boterea hartu zuenean, Foru sistema ezabatzen hasi zen. Eta Udal legea (1845) bilakaera baino iraultza izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).