Alfredo Placencia (eu)
Alfredo Placencia Jauregui | |
---|---|
Jaio | 1875/09/15 |
Hil | 1930/05/20 |
Profila | Abadea Poeta |
Bizitza
Alfredo Placencia Jáuregui Jalostotitlán (Jalisco) herrian jaio zen, 1875ko irailak 15an.
Hamar urtetan apaiztegian sartu zen, eta 1899an apaiztu. Zacatecas eta Jalisko estatuen herri txikietan egin zuen lan. Honetaz gain, 1923an Los Ángeles-en egon zen, etorkinen kapilau, eta 1929ko jazarpen erlijiosoan El Salvador-era ihes egin zuen.
Dena ez zen eliza eta poesia. Seme bat izan zuen Josefina Cortésekin (1920) eta, inoren esanetan, edateari emana.
Hil eta gero Jaliscotar Ospetsuen Errotondan hilobiratu zuten.
Lana
Bizirik zela, hiru liburu argitaratu zituen: El libro de Dios (1924), El paso del dolor (1924) eta Del cuartel y del claustro (1924).
Hil ostean beste liburu batzuk eere atera zituzten.
Erreferentziak
- Alfredo Placencia. Wikipedia (gaztelaniaz).