Guipúzcoa. Benito Chías (eu)
Guipúzcoa | |
---|---|
Egilea | Benito Chías y Carbó |
Urtea | 1900 |
Hiria | Barcelona |
Tamaina | 32 x 47 zm |
Mapa zertan den
Benito Chías y Carbó militarra zen, injeniari kapitaina.
Mapa eta atlas asko argitaratu zituen, baina ezagunenak España regional liburuan argitaratu zituen[1], garai hartako probintziako bat; tartean, noski, Gipuzkoa.
Liburu hau inoiz faszikulotan agertu da, enkoadernatu barik. Gainera, Portugaleko probintziak ere hartzen ditu.
Mapa hauek, banan banan inprimatuta tela gainean, Colección de Cartas Corográficas de la Provincias y Capitales de España bilduman agertu ziren; 1904 urtean Herri Hezkuntza eta Arte Ederren Ministeritzak irakastestu moduan onartu zituen.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze bertan agertzen da, baina nabarmendu barik.
Bitxikeriak
Elgoibar eta Azpeitia artean trenbidea agertzen da, inoiz eraiki ez zena.
Erreferentziak
- ↑ España regional. Testuak Ceferino Rocafort eta Casimiro Dalmau, mapak Benito Chías y Carbó. Alberto Martín argitaletxea (Bartzelona 1900).