Esteban de Zudaire (eu)
Esteban de Zudaire | |
---|---|
Jaio | Amezkoa, 15.. |
Hil | Brasil, 1570/07/15 |
Profila | Josulaguna eta misiolaria |
Bizitza
Esteban de Zudaire[1] Josuren Lagundian sartu zen hamazazpi urterekin.
Urte batzuk geroago Plasenciako ikastetxera bidali zuten, eta bertan jostun ibili zen[2]. El vizcaino esaten zioten, euskaraz aritzen zelako.
Handik Ameriketara bidali zuten, Ignacio de Acevedo eta beste berrogei lagunekin, Brasilera hain zuzen, Ebangelioa bertakoei predikatzera.
Heriotza
Itxasoan piratekin topo egin zuten, frantses hugonoteak. Kapitaina Jacob Sore zen, Dieppekoa, eta kalbinista sutsua.
Piratek ontzia hartu eta, Josulagun eta papista zirela konturatu zirenean, denak sastatu zituzten eta itsasora bota[3].
Soraluzekoa?
Lope de lsastik, Compendio historial de Guipúzcoa liburuan (VIII atala, 357 orrialdea), soraluzetarra zela jaso zuen:
- Esteban de Zuraire aita (‘bizkaitarra’ deitua) Josuren Lagundikoa, soraluzetarra, 1570.eko uztailak 15ean Ignacio de Acevedo eta beste berrogei lagunekin Brasilera zihoala, Ebangelioa predikatzeko betebeharrez, martirioa pairatu zuen itsasoan...
Horregatik, aspaldi egon zen parrokian pintura bat, egutegietan atera zuten, XX mendeko bigarren erdian beiratea egin zuten (ate txikiaren gainean dagoena)...
...ez, Amezkoakoa
Baina Zudairekoek bertakoa zela ere esaten dute. Eta, agiriez gain, bere jaiotetxea erakusten dute.
Agian Plasencian egoteagatik placentino esango zioten, eta hortik nahasketa. Edo, azkenean, soraluzekoa izango zen.