Atlas del Escorial (eu)
Atlas del Escorial | |
---|---|
Egilea | Alonso de Santa Cruz |
Urtea | 1539-1545 |
Hiria | ? |
Tamaina |
Mapa zertan den
Atlas hau El Escorial-eko monastegian gordetzen den eskuizkribua da. Iberiar penintsula osoa marrazten du, hobetabat orritan: mapa-aurkibide bat eta zatitako beste hogei mapa.
Mapa hauek 1539-1545 inguruan marraztu zuten baina, inork ez dakiela zergatik, ez zen inoiz argitaratu. Eskuzikribua El Escorial-eko liburutegira 1576 urtean eraman zuten.
Atlasean ez da egilearen izenik ezta sinadurik agertzen, eta beraz egilea ezezaguna zen. Baina 2000 urtean Estokolmoko (Suedia) Erret Liburutegian Pedro de Esquivel topografoaren ohar liburua topa zuten[1] eta, datuak aztertuz eta kaligrafia egiaztatuz, Atlas del Escorial-en egilea Alonso de Santa Cruz zela ondorioztatu dute.
Garaiko beste mapekin alderatuta, Atlas del Escorial hau geografikoki oso zehatza da; gainera, datu asko jasotzen ditu: hiri eta herriak, ibai, zubi eta mendiak, basoak eta zuhaitz motak…
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plasencia) 19. orrian agertzen da, eskuma aldean Gipuzkoan hiru herrik daukate besteok baino ikur handiagoa: Soraluze (Placentia), Tolosa eta Donostia.
Bitxikeriak
Bizkaiko Jaurgoak (Segneurie de Biscaye) hirutan banatzen da: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bera, azken honek Santanderreraino heltzen dela.
Arabako Biasteri izen horrekin agertzen da, eta ez Laguardia.
Eta harritzekoa da Pierre Mariette-ren mapatik (1652) Robert-en mapara (1741) 90 urte pasa ziren ere, biak berdin berdinak dira: informazioa oraindik balekoa zen!
Erreferentziak
- ↑ 1555 urtean, eta Felipe IIren aginduz, Pedro de Esquivel maisuak Espainiako mapa egiten ari zen. Datuak jasotzeko prozedura topografiko zehatzak erabiltzen zituen, gaur egunekoen oso antzekoak. Baina mapa ez zen inoiz marraztu, eta oharrak Estokolmon bukatu ziren.