Los Mansos (eu)

    Sorapediatik

    1960 hamarkadako musika mundua

    Gerra ostean bi joera nagusi ziren: Espainiako kopla eta Hegoamerikako musika. Eta musika lehiaketa asko izaten ziren, herrietan zein irratietan.

    Soraluzeko lagun talde baino gehiago aurkeztu zen halako lehiaketetara; Trío Nubay, esateko. Horietako bat Los Espontáneos izan zen (Ramon Aranzasti, Juan Luis Ibarzabal, Ramon Pia, José Martín Rodríguez…). Taldeko batek esa zuenez: “Esa vez tocamos con guitarras y maracas...”.

    Baina kanpoan, batez ere Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, beste musika mota berriak sortzen ari ziren: rock, pop… Eta, Erresuma Batura etorrita, bi talde nagusitu ziren, zaleak polarizatuz: The Beatles eta The Rolling Stones.

    Musika berri honekin lagun taldeak estiloa aldatu, eta pop aldera jo zuen, The Beatles-ek markatutako bidetik.


    Eibarko barra de fiestas Ariatza (Plazaola 1969)

    Los Mansos

    Estiloa finkatuta, eta Los Mansos izen berriarekin, 1967ko apirilak 16an egin zuten debuta, Eibarko La Bolera-n[1].

    Iturri askotatk edan zuten musika: The Beattles, Scott McKenzie, The Animals… Eta Espainiko Los Mustang, Los Relámpagos, Los Bravos... Izena aukeratzerakoan, talde honekin fijatu ziren.

    Gustoko taldeen abestiak eta doinuak jotzen duten. Inoiz pieza instrumentalak, gehienak ingelesez edo gaztelaniaz abestutakoak.

    Hiruzpalau urte ostean, gehienak adin berekoak izanik, 1972 urtean soldautza egiteko sasoia heldu zitzaien, eta taldea kili-kolo geratu zen.


    Iñaki Arriarán y los Mansos

    Bergaran bazen Iñaki Arriaran izeneko abeslaria, aurretik Ameslariak izeneko taldearekin abesti batzuk grabatu zituela.

    1972 urtean, Debarroko eta inguruko jaietan bolo batzuk egiteko asmoan, talde bat lotu zuen inguruan, Los Mansos taldeko musikari batzurekin eta beste pare bat Eibar inguruko Los Doblones taldeko beste birekin. Talde berriaren izena: Iñaki Arriarán y los Mansos.

    Sei lagunek osatzen zuten taldea: Ramon Aranzasti (baxua), Juan Luis Ibarzabal Juanlu (teklatua), Jose Cambronero Pepe (gitarra), Iñaki Arriaran (ahotsa), Jose Antonio Ruiz (biolina eta saxoa) eta Ramon Pia (bateria).


    Akelarre taldea

    Akelarre

    Behin behineko talde harek etorkizuna zuelakoan, 1973 urtean taldekideek Akelarre taldea sortu zuten, Soraluzen.

    Hurrengo hogetamar urteetan jende berria sartu zen Akelarren, aurrekoak ordezkatuz.

    Hamabost disko argitaratu zituen, eta abeslari eta musikari ezagun eta bikain ugari igaro ziren taldetik: Anje Duhalde, Jose Alberto Batiz, Pako Diaz, Aitor Amezaga, Jexuxmai Lopetegi eta abar 2005ean egin zuen azken emanaldia, Hernaniko Oialume dantzalekuan, taldekide izandako guztien parte-hartzearekin. Hala ere, 2009an itzuli zen zenbait kontzertu emateko.

    Akelarre Euskal Herriko plaza talderik arrakastatsuena izan da, Egan-ekin batera. 33 urteko ibilbidea egin zuen (1972-2005), herriz herri jaietako gauak alaitzen, euskara hutsezko emanaldiak eskaintzen eta kantu gogoangarriak sortzen.


    Los Mansos. 50 urteurrena (2017)

    50 urteurrena

    2017ko uztailak 26an, Los Mansos sortu zeneko 50 urteurrena ospatzeko, jaialdia antolatu zuten Soraluzeko Jaietan.

    Sei lagun lagun elkartu ziren, Los Mansos/ Akelarreko gehienak: José Martín Rodríguez ‘’Pepito’’ (gitarra), Ramón Pia (bateria), José Cambronero ‘’Pepe’’ (baxua), Juantxo Ibarzabal (teklatuak) eta, ahotsakin, Iñaki Arriaran eta Jesús Urizar (Dúo Plaentxi-koa).

    Bideoa ikusteko, sakatu hemen (gaztelaniaz).


    Erreferentziak

    1. Barra de fiestas ‘’Ariatza’’, eta ez Sala de fiestas.