Los Mansos (eu)
1960 hamarkadako musika mundua
Gerra ostean bi joera nagusi ziren: Espainiako kopla eta Hegoamerikako musika. Eta musika lehiaketa asko izaten ziren, herrietan zein irratietan.
Soraluzeko lagun talde baino gehiago aurkeztu zen halako lehiaketetara; Trío Nubay, esateko. Horietako bat Los Espontáneos izan zen (Ramon Aranzasti, Ramon Pia, Juan Luis Ibarzabal…). Taldeko batek esa zuenez: “Esa vez tocamos con guitarras y maracas”.
Baina kanpoan, batez ere Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, beste musika mota berriak sortzen ari ziren: rock, pop… Eta, Erresuma Batura etorrita, bi talde nagusitu ziren, zaleak polarizatuz: The Beatles eta The Rolling Stones.
Musika berri honekin lagun taldeak estiloa aldatu, eta pop aldera jo zuen, The Beatles-ek markatutako bidetik.
Los Mansos
Estiloa finkatuta, eta Los Mansos izen berriarekin, 1967ko apirilak 16an egin zuten debuta, Eibarko La Bolera-n[1].
Iturri askotatk edan zuten musika: The Beattles, Scott McKenzie, The Animals… Eta Espainiko Los Mustang, Los Relámpagos, Los Bravos... Izena aukeratzerakoan, talde honekin fijatu ziren.
Gustoko taldeen abestiak eta doinuak jotzen duten. Inoiz pieza instrumentalak, gehienak ingelesez edo gaztelaniaz abestutakoak.
Hiruzpalau urte ostean, gehienak adin berekoak izanik, 1972 urtean soldautza egiteko sasoia heldu zitzaien, eta taldea kili-kolo geratu zen.
Iñaki Arriarán y los Mansos
Bergaran bazen Iñaki Arriaran izeneko abeslaria, aurretik Ameslariak izeneko taldearekin abesti batzuk grabatu zituela.
1972 urtean, Debarroko eta inguruko jaietan bolo batzuk egiteko asmoan, talde bat lotu zuen inguruan, Los Mansos taldeko musikari batzurekin eta beste pare bat Eibar inguruko Los Doblones taldeko beste birekin. Talde berriaren izena: Iñaki Arriarán y los Mansos.
Sei lagunek osatzen zuten taldea: Ramon Aranzasti (baxua), Juan Luis Ibarzabal Juanlu (teklatua), Jose Cambronero Pepe (gitarra), Iñaki Arriaran (ahotsa), Jose Antonio Ruiz (biolina eta saxoa) eta Ramon Pia (bateria).
Akelarre
Behin behineko talde harek etorkizuna zuelakoan, 1973 urtean Akelarre taldea sortu zuten, Soraluzen.
50 urteurrena
2017ko uztailak 26an, Los Mansos sortu zeneko 50 urteurrena ospatzeko, jaialdia antolatu zuten Soraluzeko Jaietan.
Sei lagun lagun elkartu ziren, Los Mansos/ Akelarreko gehienak: José Martín Rodríguez ‘’Pepito’’ (gitarra), Ramón Piá (bateria), José Cambronero ‘’Pepe’’ (baxua), Juantxo Ibarzabal (teklatuak) eta, ahotsakin, Iñaki Arriaran eta Jesús Urizar.
Erreferentziak
- ↑ Barra de fiestas ‘’Ariatza’’, eta ez Sala de fiestas.