Kandelaria eguna (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:49, 22 urtarrila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Bedeinkatutako kandelak

    Kandelaria eguna Ama Birjinaren Garbikuntza ospatzen duen jai kristaua da, otsailaren 2an ospatzen dena. Soraluzen jai erlijioso eta gastronomikoa da.


    Kandelak

    Egun honetan etxekoandreek kandelak eta argizariak eramaten dituzte elizara, meza ostean apaizak bedeinkatzeko. Etxekoandreek kandela horiek etxeetan leku jakin batean ondo gordetzen zituzten (izara edo arropa artean, armarioan edo kutxa baten esaterako), kandela hauek babesteko indar berezia zutelakoan.

    Sasoi batean, medikuntza gaur baino atzeratuagoa zenean, eta medikua deitzeko dirurik ez zenean, eta ekaitz batek etxea txikitu edota uzta hondatu zezakenean, oso garrantzitsua zen kandelen ekintza hau.

    Horregatik, etxekoek aparteko babesa behar zutenean (ekaitzak irauten zuen bitartean, esaterako, edo arima herratu bat zein izaki ikaragarriren bat inguruetan zela uste bazuten) kandela piztu eta partetxarreko guztiak uxatu egiten ziren honetara, pertsonak, animaliak zein bestelako ondasunak babestuz.

    Etxekoren bat hilzorian bazen, kandela pizten zen berau osatzeko edo, beharbada, heriotz trantzean laguntzeko; inor hiltzekotan, gaubeilan ere pizten ziren kandela hauek. Azkenik, igandero isiotzen zituzten etxeko hildakoen elizako hilarriaren gainean.


    Kandelaria eguneko ogi-torradak (Eta kitto)

    Ogi torradak

    Errezeta bat eskuratzeko, sakatu hemen.

    Soraluze eta inguruko herrietan bazen Kandelaria eguneko beste ohitura bat, eguerdian ogi-torradak jatekoa[1].

    Ogi torradak egiteko, esnea azukrea, kanela eta limoi azalaz egosi, ogia bertan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.


    Erreferentziak

    1. Ez da nahastu behar Eguen Gizenean jaten ziren esne torradekin.