Gvipuscoae regionis typvs (eu)
Gvipuscoae regionis typvs | |
---|---|
Egilea | Abraham Ortelius |
Urtea | 1584 |
Hiria | Amberes |
Tamaina | 49 x 38 zm |
Mapa zertan den
Theatrum Orbis Terrarum liburuan mapa hau agertzen da, garaiko Gipuzkoa erakusten dena (gaur egunekoa bera). Liburu hau Berpizkunde garaiko aurreneko Atlasa izan zen, eta 1612 arte hainbat argitalpen izan zituen. Espainiako Felipe IIak 1575 urtean Abraham Ortelius izendatu zuen Erret Geografoa.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze agertzen da, baina beste herrien artean ez da nabarmentzen.
Bitxikeriak
Mapa hau beste bi maparekin batera agertzen da: Carpetaniae Partis Descr. (Toledo, Leganés eta Chinchón arteko eskualdea) eta Baia de Cadiz (Cadizeko badia).