Ollarraitz (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | 500 px | right | Mutxaneko putzua (J. Arluziaga 2015) Kontrargik 2020rako pre...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:39, 30 azaroa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Mutxaneko putzua (J. Arluziaga 2015)


    Kontrargik 2020rako prestatu duen egutegian bada argazki bat jakinmina sortu duena, urrikoa hain zuzen. Argazkia Alberto Arizagarena (Tapurrio) da, eta izenburua Oilarraitz. Egutegiko gainontzeko argazkiak errazak badira kokatzeko, bati baino gehiagori zalantza sortu zaio: baina, baina… non dago Oilarraitz?

    Oilarraitz, argazkiak erakusten duen moduan, ofitazko haitz multzoa da, oilarraren forma duena.

    Soraluze gainetik 400 metrora gutxi gorabehera dago, Kortaburuan izeneko tokian; hau da, Korta baino pixka bat gorago. Urkiazelaitik gertu dago, eta Askabeititik ere heldu daiteke, Izarre aldera jotzen bada.

    Goiko haitza handia da: 2,50 metro altu, 1,50 metro luze eta metro bate zabale da-eta. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du, hortik izena.

    Garai beteko baserritarren arabera, Jose Migel Barandiaranek jaso zuenez, gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen da, Krabeliñatxetik hain zuzen. Oilarraitzen azpian urrezko palanka (makila luzea) lurperatuta ei dagoela gaineratzen zuten.






    Mutxaneko putzua, edo besterik gabe putzua, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik mila bat metrotara.

    Pixka bat beherago Mutxaneko gunea dago, burdinola eta etxe zarrak osatua. Eta putzuaren gainean, metro gutxitara, Mutxaneko presa dago; eta presatik burdinolara ehun bat metrotako erretena.



    Kokapena

    Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta aurrera segi behar da, Sagarraga industrialdea pasa arte. Orduan, errepide ondotik hasten den bidexka hartu behar da, errekarantz jeisten dena. Berrehun bat metro aurrerago, Mutxaneko unearen albotik pasa eta gero, putzura helduko gara.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Inguruan

    Esandako moduan,metro batzuk aurrerago Mutxaneko gunea dago (burdinola eta etxe zarra), eta metro batzuk gorago Mutxaneko presa.

    Putzurako bidea hartu beharrean errepidetik gora segitzen badugu, Sagar-errekako zubien azpitik pasako gara, eta segituan Ospital iturrira helduko gara. Berrehun metro gorago, berriz, Sagar-errekako ur-jauzia dago.


    Erreferentziak