Osintxu. Baserriak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:55, 13 azaroa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Historian zehar Osintxu oso auzo nekazaria izan da. XX mende hasieran, gaeapen industriala hasi baino lehen, ehun kaletar baino gutxiago zituen.

    Baserriak lau bailaretan daude: Muskiritsu, Iraban, Kalparra era Mekolalde.


    Muskiritsu bailara

    Alde hau Deba ibaiaren eskumaldean dago, Muskiritsu errekaren inguruan eta Soraluzeko Txurruka bailararen ondoan.

    Oso aldapatsua denez, Muskiritsu errekaren urak ustiatzeko hainbat errota edo bolu egin zituzten. Badago ibilbidea bolu hauek ezagutzeko.

    Bertako errekak, Muskiritsuk, XIX mendean Irukurutzeta-Kortarzar mendilerroari izena ematen zion: Muskiritsu mendia.

    Muskiritzu errekatik gora, Bolubarri eta Osintxuko bolua Deba ibaiaren ondoan daude, eta handik gora Kurutza, Atxuriondo, Billotegibolua, Billotegi Gaiñekua, Arando eta Laspiurbolua. Eta handik gora, alde batetik Lazpiurgainekoa, Artolazabal Etxebarri, Artolazabal Azpikoa, Artolazabal Gaiñekua eta Goenetxe; eta bestetik Orontzola eta Olabarriaga.

    Errekaren eskumaldean, berriz, Olani. Gorago, Gantxegi, Olabarri, Gantxegigoiti, Eguzkitza, Iturbegieta eta Lezarrisoro.

    Handiago ikusteko, sakatu gainean

    Arando

    Etxaurrean, atarirako sarreran erdi-puntuko arkua. Laukizuzen erako eraikuntza, atzealdean dobelaz osatutako arku bat eta aldameneko horman beste arku estuago bat.

    Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zutoinak.

    Laspiurgañekua

    Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita.

    Gantxegigoiti

    Erdi-puntuko bi arkuz osatutako etxaurre ederra dauka.

    Erroten ibilbidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Deba ibairen ertzetik hasita eta Muskiritsu erreka jarraituz, bertako erroten edo boluen ibilbidea egin daiteke: Osintxuko bolua, Atxuriondo, Billotegi eta Laspiur.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Iraban bailara

    Deba ibaiaren eskumaldean hau ere, Muskiritsu baino hegoaldeagoan. Ez da horren aldapatsua, inguru honetan Deba arroa zabaltzen ari da eta.

    Beheko aldean, zubia zeharkatu eta Deba ibaiaren paraleloan honako baserriak daude: Egurenenea, Mmekoleta Txiki, Mekoleta Goikoa, Mekoleta, Mekoleta Bekoa eta Ola.

    Gorago, kanposantuaren atzetik joanda, Orei (Oregi), Olalde, Azkorta Azpikoa, Azkorta Erdikoa eta Azkorta Gañekoa (berez, hiru baserri hauek Askargorta dira), Galartzazarra (Galarrolatzarra Zaharra) eta Galartzabarria (Galarrolatza Barria).

    Handiago ikusteko, sakatu gainean

    Mekolalde bailara

    Osintxuko eliza parrokia bihurtu zutenean, Bergarako Santa Marina parrokiaren esparrutik sortu zuten.

    Hasieran Mekolalde inguruko baserriak Osintxuko parrokira pasa bazituzten ere, asko eta asko Santa Marina parrokira itzultzeko eskatu zuten. Beraz, Mekolalde Osintxukoa den ala ez erabakitzea ez dago garbi.

    Zubiaren parean, garai bateko geltokiaren gainean, Mekolaldeazpikoa dago. Gorago daude Agirremekolalde eta Mekolaldetorrea.

    Bergara aldera, berriz, eta Deba ibaiaren ia paraleloan, Gorostola, Etxebarrietaazpikoa, Etxebarrietagaiñekoa eta Malatu.


    Kalparra (edo Untzeta) bailara

    Baserri inguru hau Deba ibaiaren ezkerraldean dago, Soraluzeko Irure bailararen ondoan.

    Izarre eta Untzuetak dira baserri aipagarri batzuk.


    Erreferentziak