Soroetako mugen sorrera (eu)

    Sorapediatik
    Mugak mendi magalean

    Noizkoak dira Soraluzeko soroetako mugak?

    Lurra lantzen hasi eta ordutikoak, laboreak hartzen hasi zirenekoak.

    Historia iturrien arabera, Soraluzeko hiribildua sortu aurretik (1343. urtean) biztanle multzo sakabanatuak biltzen ziren gure mendietako bailaretan, eta horrek nekazaritzaren garapen geldoa ekarri zuen, basoaren kalterako.

    Basoak lur soro bihurtzeko prozesua, beraz, IX. eta XIII. mendeen artean koka genezake, eta Soraluzeko baserritarrek teknika desberdinak erabili zituzten zoruetako baldintzei aurre egiteko, harrizko hesiak batez ere, eta ekimen eta jakinduria maila handia erakutsi dute lan horretan.

    Teknikak horiek ez dira gureak berariazkoak. Soraluzen ez ezik, Euskal Herrian eta munduko beste paisaia askotan ere aurkituko ditugu: ekialdeko Pirineoak, Espainiako beste lurralde askotan, Provenza, Liguria, Croacia, Creta, Egeo irlak, Afrika, Andeak, Himalaya… (hainbatetan, gainera, turismoa erakartzeko baliabidetzat daukate).

    Contisuyu
    Espilla baserri inguruko mugak (J.C. Astiazarán 1979)









    Gurean, ordea, ez, ez dugu horretan erreparatu, eta ez jakiteak balioan ez jartzera eraman gaitu. Hori bai, bertako baserritarrek ondotxo dakite, eta horrela aitortzen dute:

    gure zaharrek, harek bai egiten zeben lan!


    Mendotz