Málzaga lokomotora (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:33, 29 iraila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Málzaga lokomotora ikatz garraioan (John Carter)

    Soraluzek bere lokomotora izan bazuen ere (ikus Placencia lokomotora), Maltzaga ez zen atzean geratu.

    1904 urtean, Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresak hainbat lokomotora erosi zuten Alemanian, baporezkoak; horietako bat Málzaga bataiatu zuten. Krauss etxekoa zen, 0-4-0-T motakoa, eta fabrika-zenbakia 5179 zuen. Ekarri zutenean matrikula zenbakia 183 eman zioten.

    Bilbao eta Donostia arteko zerbitzu zuzenak ezarri zirenean (1906. urtean), Málzaga lokomotora Malzaga-Zumarraga trenbidean erabili zuten. Azkenik, Ferrocarriles Vascongados-ek trenbide guztiak elektrifikatu zituenean (1929 inguruan), lokomotora hau eta beste batzuk Ponferrada-Villablino trenbideari saldu zizkion.

    Urte askotan Maltzaga lokomotora bertan egin zituen hanbat kilometro, ikatz garraioan. Gaur egun deseginda dago.

    Soraluze eta Maltzagaz gain, Osintxuk ere bere lokomotora izan zuen, Los Mártires izenekoa.

    Málzaga lokomotora


    Erreferentziak