Osintxu. Jaiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Historia== Elizako artxibo zaharrean ''Osiranzu'' izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten e...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:48, 17 iraila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)


    Historia

    Elizako artxibo zaharrean Osiranzu izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.

    Ertarotik Bizkaia, Araba eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian egon dira. Garai haietan, inguruko jauntxoek hartu zuten eliza eta ermitak babssteko ardura, eta ordainetan beren ondasunak eeabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.

    XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez ermita eta eliza berriak egin zituen, edo aurretik zeudenak erabili. Patroi hauek San Emeterio eta San Zeledonio ziren.

    Deba arroarl gutxienez, bi tokitan gertatu zen hauBergaeako Osintxun eta Soraluzeko San Martzialen[1]

    1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren.

    Urte batzuk geroago, lehen karlistadan (1833-1840), Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.

    1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.

    Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.


    Ondarea

    Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza

    XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.

    Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.

    .


    Jaiak

    Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira, Soraluzeko San Martzialeko ermitarenak bezela.

    Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen kopraixak aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

    Garai batean, kopraixak ospatzeko txahala hiltzen zen bezperatik, eta salda egin ostean. Jaiaren egunsentian etxe era baserri bakoitzetatik joaten zen jendea karitatearen bila: salda eta ogia okela egosiaz. Karitate hau bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.

    Gaur egun ere karitatea banatzen da, baina ez da txahalik hiltzen[2].

    Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.
    2. Txahala hiltzeko egurrezko mailuaz buruan jotzen zitzaion era, talde ekologisteen salaketak izan ziren.