Osintxu. Baserriak (eu)
Historian zehar Osintxu oso auzko nekazaria izan da. XX mende hasieran, gaeapen industriala hasi baino lehen, ehun kaletar baino gutxiago zituen.
Baserriak hiru aldetan zeuden: Muskiritsu, Iraban eta Kalparra.
Muskiritsu ingurua
Alde hau Deba ibaiaren eskumaldean dago, Muskiritsu errekaren inguruan eta Soraluzeko Txurruka bailararen ondoan.
Errekaren urak ustiatzeko hainbat errota edo bolu izan ziren. Badago ibilaldia bolu hauek ezagutzeko
Arando
Etxaurrean, atarirako sarreran erdi-puntuko arkua. Laukizuzen erako eraikuntza, atzealdean doberaz osatutako arku bat eta aldameneko horman beste arku estuago bat. Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zuntoiak.
Laspiurgañekoa
Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita.
Gantxegigoiti
Erdi-puntuko bi arkuz osatutako etxaurre ederra dauka.
Beste baserri batzuk
Muskiritsu inguruan Gento baserria ere aipatu daiteke.
Irabanen
Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.
Kalparra
Izarre eta Untzueta.