Illordoko tunela (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
- Oharra: Sarrera hau osatzeko La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar[1] artikulua erabili izan da,
Sagar-errekako uren eruatea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
XX mende hasieran Eibar gero eta handiago egiten ari zenez, udal ur-hornikuntza sistema txiki geratzen ari zen.
Irtenbide bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen.
Lehen egitasmoan 1912 urtean egin zen, eta 992 metrotako tunela agertzen zen, baina ez zen gauzatu.
1920 urtean Eibarko Udalak Sagar-erreka ingurukomursk ustiatzeko eskubideak erosi zizkion Valleko kondeari, eta 1927 urtran bigarren egitasmoa idatzi zuten. Bi puntu nabarmenen zituen: Sagar-errekan egin beharreko presa eta Eibarrerainoko 1.500 metrotako tunela, mendiak saihesteko 5 kilometrotako erretena egin beharrean.
Fomento Ministeritzaren baimenak lortu ondoren, 1928 maiatzean lanak kontratatu zituzten. Nahiz eta berandutu, lanak 1931 urtean bukatu ziren.
Azalpenak
1930 urteko egoera
Tunela 1.665 metro luze da. Zorua 207 metro itxaso gainetik dago, zeharo horizontala; hau da, ez dauka inolako aldaparik. Tunelaren sabaia oso irregularra da, altura 1,6 eta 2 metro artekoa dela. Gainean 300 metro arbel-haitza du.
Tunela ez da zuzena. Nahiz eta diseinuan zuzena izan, bi aldeetatik eraikitzerakoan desbideratu ziren eta bi zatiak lorzeko hirugarren bat zabaldu zuten. 300 metrotik 300 metrotara zabaluneak ditu.
Hegoaldeko ahoa (Soraluze aldekoa) Aierdi errekaren ondoan dago. Porlanezko horma batez itxirik zegoen, ate metalikoa zuena. Kanpoan, oso gertu, porlanezko arketa zegoen, Sagar-errekako urak biltzeaz gain Arribaso 1 eta Arribaso 2 izeneko erreketako urak ere jasotzen zituena.
Tunel handiaren lehen erdian ur-biltegia zegoen, 1,70 metrotako sakonera zuena, eta aipatutako arketatik ura hartzen zuela. Tunel erdian 1,60 metrotako pareta zegoen, eta handik aurrera tutua, ur-biltegitik iparraldeko ahoraino
Eibar aldeko ahoaren parean etxetxoa zegoen, 1930 urtean egindakoa hau ere, eta bertan bolantea urari pasoa emateko. Hemendik Iragorriko ur-biltegira porlanezko beste tutua zegoen, lurperatuta, 1.000 metrotakoa eta 35 zm-tako sekzioa zuena. Bidean, tutu honek Aiaga 1 eta Aiaga 2 errekatako urak biltzen zituen.
2008 urtean tunela egokitu baino lehen, lehen erdiko ir-biltegia lohiz beteta zegoen.
2008 urteko egoera
2008 urtean tunela egokitu zuten, Urkuluko urtegitik datorren 50 zm-tako tutua sartzeko.
Goitik behera garbituz gain, porlanezko zoru berria bota zuten, eta argiak jarri zituzten. Tunelaren altura lehengoa da (1,6 era 2 metro artekoa, tokiaren arabera), ez zuten ezer egin.
Mendia arbelezkoa izanik, ura ieagazten da, eragin bikoitzarekkn: sabaitik harri puxketa txikiak jausten dira, eta putzuak egiten dira.
Eraikuntza
Zulatze lanak
Azkarrago bukatzeko, tunela bi aldeetatik hasi ziren lantzen. Baina bi taldeek bere zatia zukatutw, ez zuten bat egin, nahiz eta galeria batetik bestetik zetozen zaratak entzun: desbideraketa 3 metrotakoa izan zen. Orduan bi galerien arteko hirugarren tarte bat egin zuten, 20°tara eta 10 metrotakoa.
Tunela zulatzen urtebete baino gehiago aritu ziren, eta beste urte erdi erabili zuten porlanezko solairua jartzeko eta hegoaldekomur-biltegiaren hormak prestatzen.
Soraluze aldetik ateratako lur eta harriak tunelaren aho ondoan laga zituzten, Aierdi errekaren gainetik. Gerora, 1956 urtean, Azurtzako errepidea egiteko erabili ziren (gaur eguneko GI-3331).
Lan-arriskuak
Harria apurtzeko polbora-kartutxoak lehertzen zituzten, mailu pneumatikoek zulatutako zuloetan sartuta. Ondorioz, mailu pneumatikoek atarateko hautsaz langile guztiak biriketatik gaixotu ziren.
Honetaz gain, leherketa batean langile bat hil omen zen. Oroimenez, baserrirako bide ondoko paretan burnizko gurutzea jarri zituzten, gaur egun desagertua.
Soraluze aldeko langile taldea
Soraluze aldeko langileen izen batzuk ezagutzen dira:
- Joaquín Ezpeleta, oñatiarra[2]. Talde arduraduna zen.
- Vicente Sobral (1882-1946?), kajakoa eta Elgetako Kortasakon Zulokua baserrian hazita. Peoi lan honi esker 300 pezeta aurreztu zituen, eta 1931 urtean Bergarako Intxuzabal baserriko Julia Laskurainekin ezkondu zenean trajea erosi ahal izan zuen. Bronkiotatik jota egon zen gero.
- José Lizarralde (1908-1979), Soraluzeko Arribaso baserrikoa, distante sólo 300 m de la boca del túnel. Llegó a trabajar sólo un día en la obra, de la que se retiró al comprobar la dureza del trabajo. No obstante, transportó materiales, pólvora entre ellos, hasta la boca del túnel con su carro de bueyes.
- Eugenio Gabilondo (1903-1977), del caserío Osteguieta. Cada día, tras trabajar en el túnel, seguía con sus labores en el caserío. Sufría de asma, pero sus hijos no saben si tenía relación con el trabajo en el túnel.
Su padre José Gabilondo (1870-1948) se encargaría de la vigilancia de la toma de agua de Sagar-erreka, como aparece en las actas del 30 abril de 1930. Sus descendientes le relevaron en esa tarea, que consistía principalmente en mantener limpias las rejillas de filtrado del canal de conducción.
Además de los citados, formaban parte de la cuadrilla varios navarros, que comían y se hospedaban en el caserío Arribaso.
Pudiera ser –aventuro- que este grupo aportara su experiencia previa en trabajos de minería, de la que el resto seguramente carecía.
Hemos de suponer que las herramientas con que contaban eran similares a los de sus compañeros del otro lado, con la particularidad de que utilizaban burros para tirar de la vagoneta.
Eibar aldeko langile taldea
Argazki bat gordetzen da Eibarko Udal Artxibategian, Ortuosterena, Eibar aldeko langile taldeari hartuta. 1929 urtekoa omen da.
Harri geruzen norabideei erreparatuta, Aiaga erreka ondoko ahoa dela ezagutzen da. Langileek arropa garbiak janzten dituzte, domeka balitz bezela. Egonerokoan janzkera ez zen oso desberdina izango, txapela besterik ez dutela buruak babesteko.
Antza denez, bi lagunek mailu penumatikoak dituzte, beste batek barrenoa eta laugarrenak mailua. Tunel ahotik errailak irterzen dira, bagonetarentzat; baita 50 zm-tako tutua ere. Nahiz eta argazkian ez agertu, karburo-argiak erabiliko zituzten tunel barruan.
Erreferentziak
- ↑ La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar. Javier Martin Lapeyra (Eibar aldizkaria 2014-2015).
- ↑ Javier Zelaia kontratista ere Oñatikoa zen.