Sagar-errekako uren eruatea (eu)

    Sorapediatik
    Sare orokorraren krokisa (Javitxooo)
    Oharra: Sarrera hau osatzeko La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar[1] artikulua erabili izan da,

    XX mende hasieran Eibar gero eta handiago egiten ari zenez, udal ur-hornikuntza sistema txiki geratzen ari zen.

    Irtenbide bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen. Eibarkoek ur-ekartzea esaten bazioten ere, Soraluzen ur-eruatea esan zitzaion.


    Eraikuntza

    Lehen egitasmoa 1912koa da, Rodolfo Agirre injeniariak idatzita. Sagar-errekaren goialdeko Intsuzabal, Lezeta, Bergaretxe, Azurtza, Gastandola eta Albizuri erreken urak hartzea aurrikusten zuten (bost bat km2-ko arroa), eta Soraluzeko Altamiran ur-biltegia eramatea. Handik 992 metrotako tunel batez Eibar aldera pasako ziren. Egitasmo hau ez zen egin.

    1920 urtean Eibarko Udalak Sagar-erreka eta Arribaso (Aierdi erreka eta bere adarrak) erreketako urak ustiatzeko eskubideak Valleko kondeari erosi zizkion, 65.000 pezetatan. Hurrengo urteetan Udal Laborategi Kimikoak urak aztertu zituen, eta bikainak zirela ziurtatu. Udako emaria ere neurtu zuten, 18 litro segunduko, nahikoa zela Eibarren premiak asetzeko.

    Eibarko Udalaren aginduz, 1927 urtean Bergarako Aurelio González injeniariak bigarren egitasmoa idatzi zuen. Bi puntu nabarmenen zituen: Sagar-errekan egin beharreko presa eta Eibarrerainoko 1500 metrotako tunela, mendiak saihesteko 5 kilometrotako erretena egin beharrean.

    Hurrengo hilabeteetan Eibarko Udalak egitasmoa onartu zuen, eta Formanto Ministeritzaren baimena eskatu zuen. Azken hau etorri bitartean ingurukoen onespena lortzeko erabili ziren[2]: Sagar-errekako urak ustiatzeko eskubideak zituzten hiru enpresak eta okupatu behar zituzten lurren 30 jabeak.

    1928 urtean Fomento Ministeritzaren baimena heldu zen: Eibarko Udalak Sagar-erreka eta Arribaso erreken 40 litro segunduko erabil zezakeen, Gorosta errekaren 15 litro eta Txigote errekaren beste 5 litro (azken bi erreka hauek Eibarren daude).

    1928ko maiatzak 4an Oñatiko Javier Zelaia Enparantza kontratistarekin adostu zituzten lanak, 720.000 pezetatan eta 14 hilabeteko epean bukatzeko. Sagar-erreka aldeko lanak presa, ura eramateko erretenak eta Illordoko tunela edo tunel handia izan ziren.

    Lanak berandutu egin ziren eta 1931 urtean bukatu ziren.


    Bilakaera

    Sagar-errekako ur-eruatean lau sasoi bereizi daitezke, gutxi gora behera.

    1930-1960

    Sagar-errekako presa zaharra >> Tunel handia >> Iragorri ur-biltegia >> Gisastu ur-biltegia.

    Sagar-erreka ingurueta ez zen lanik egin. 1952 urtean Eibarko aldean lan txiki batzuk egin ziren.

    1960-1975

    Ibarrola presa >> San Martzialgo ur-biltegia >> Irurak Bat zentrala >> Igarateko ur-biltegia >> Tunel handia >> Iragorri ur-biltegia >> Gisastu ur-biltegia.

    1960 hamarkadan ur emaria ez zen nahikoa Eibarren premientzako. Emaria handitzeko, Eibarko Udalak Zabala, Unzurrunzaga y Cía-ri XX mende hasierako azpiegiturak erosi zizkion, eta erreten luze baten bidez ur guzti horiek tunel handira eraman zituen.

    1975-2009

    Sagar-errekako presa berria >> tunel handia >> Iragorribarriko ur-biltegia.

    1975 urterako sistema oso zaharkituta zegoen, itokin handirekin eta mantenimentu zailtasunekin, Horregatik Sagar-errekan presa berri bat eraiki zuten (gaur egunekoa) eta erretenak berritu zituzten.

    2009-2014

    Urkulu urtegia >> Tunel handia >> Iragorribarriko ur-biltegia.

    Ura Urkulu urtegitik ekarri zuten, Sagar-errekaren arroko urak alde batera utziz. Ura 50 zm-tako tutu berri batek ekartzen du Aretxabaletatik túnel handiraino, Soraluze zeharkatuz [3]. Tunel handia barrutik garbitu eta egokitu zuten tutua sartu baino lehen.


    Azpiegiturak

    Ibarrola presa

    Sagar-errekak eta Gaztandola adarrak bat egiten duten kokatuta, Ibarrola baserriaren gertu. XX mende hasieran Zabala, Unzurrunzaga y Cía-k eraiki zuen, eta sistema osoaren puntu altuena da.

    Presak 5 metro ditu eta, nahiz eta lohiz beteta egon, ondo mantentzen da.

    Bertatik San Martzial ur-biltegiraino 4 bat kilometrotako harrizko erretena dago, lurperatuta; bidean beste hainbat errekastoren urak jasotzen ditu. Erretenaren sekzioak trapecio forma du, eta ertzak borobilduta daude. Azken metrotan, San Martzialeko ur-biltegiko inguruan, erretena agerian dago eta sekzio laukia du.

    San Martzialgo ur-biltegia

    Irurak-Bat zentrala

    Igarateko ur-biltegia

    Sagar-errekako presa

    Illordoko tunela edo tunel handia

    Iragorriko ur-biltegia

    Eibarko aldean dago.

    1972 urtean apurtu zuten, Iragorribarri ur-biltegia egin zutenean.


    Gisastuko ur-biltegia

    Eibarko aldean dago.

    1929 urtean eraiki zuten, tunel handiarekin batera. Biltegi bikoitza zen, eta Bilbao-Behobia autobidea egin zutenean erdi bat apurtu zuten.


    Erreferentziak

    1. La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar. Javier Martin Lapeyra (Eibar aldizkaria 2014-2015).
    2. Onespenak lortzeko dirusariak ordaindu behar izan zituzten.
    3. Soraluzek tutua saihesbidetik ekartzea nahi zuen, baina Aldundiak herri barruko zeharbidetik egin zuen. Ordainetan, igarateko erlaitza egin zuen, eta eliza konpontzeko dirua eman zuen.