Egur landuaren ibilbidea (eu)
Armagintza zela eta, Soraluze beti egon da zurgintzarekin lotua: lau gremio nagusienetako bat kutxagileena zen, fusil eta eskopeten egurrezko kutxak lantzen zituztela, bertan giltza eta kainoia ezartzeko.
Honetaz gain, badaude hiru eraikin egurraren lan bikainak erakusten dituztenak: Santa Maria la Real parrokiaren eliz ataria, San Andres ermitaren zerua eta Ezoziako santutegiko korua. Honetaz gain, beste hiru ermiten zeruek ere aipagarriak dira.
Ibilbide hau lehengo zatia oinez egin badaiteke ere, gero automobila behar da.
Herria: Eliz ataria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Herria: Udaletxea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Elizataritik behera hartzen badugu Udaletxearen albotik pasako gara.
Eraikina XVII mende bukaeran egin zuten. Inoiz traketsa dela esan badute ere[1], teilatu azpiko hegal landuak ditu. XX mendeko bigarren zatian berriztu zituzten.
Herria: Arregia jauregia
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Udaletxea ikusi era gero, Kalebarrenetik, Plaza Zaharrera joango gara. Bertan Arregia jauregia dago.
Hasiera bartean dorretxea izan zen, eta XVI mende erdialdera, bertako jabea Marina Pérez de Arreguia Andrés Ibáñez de Irure doktorearekin ezkondu zenean, jauregia bihurtu zuten.
Hurrengo mendeetan ere bigarren solairua erantsi zioten, era honekin batera teilatu azpiko hegal landua.
San Andres ermita: zerua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Gangarik ez duten eliza eta ermitetan, barrukoak zikintzen dira teilatutik eroritako hautsez. Elizari gangak egiteko dirurik ez zenean, egurrezko hauts-babesak egiten ziren, zeruak ere deituak, batez ere aldare edo presbiterio inguruan, leku garrantzitsuena delako. Soraluzeko lau ermitek zerua edo hauts-babesa dute: San Andres, San Roke, San Martzial eta San Esteban.
San Andres ermitarena XVII mende hasierakoa da; zeruak ontzi edo kainoi forma du, zortzi arku zuzenek osatua. Arrate santutegian dagoenaren oso antzekoa da, baina txikiagoa hau.
San Roke ermita: zerua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
San Roke ermitan zegoen zerua oso sinplea zen: presbiterioren aldea estalzen zuen egitura laua, egurrezko laukiz egina.
Ezoziako santutegia: korua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Oinetan korua dauka, egurrezkoa. Egurra landua da, habeak zein zutabeak ikur astrolabikoaz apainduta.
San Martzial ermita: zerua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
San Martzial ermitan dagoen zerua flamenko estilokoa dugu, hiru hormatalekoa; eta Irureko San Esteban ermitan dagoenaren oso antzekoa.
Segururena biak ala biak garai berean eraiki zirela, XVII-XVIII mendeetan, baina bada askoz zaharragoa direla esaten duena, XVI mendekoa hain zuzen.
San Esteban ermita: zerua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
San Martzialekoaren antzera, San Esteban ermitan dagoen zerua flamenko estilokoa dugu. Aurrekoaren moduan, batzuk XVII-XVIII mendeetakoa direla badiote, baina bada askoz zaharragoa direla esaten duena, ermita egin eta gizaldi bat geroagokoa (XVI mendea).
Irure Handikoa: egitura
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Baserriaren egitura finkatzeko oso habe-sistema berezia du, kanpotar aditu asko erakarri duena baserria ikustera.
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- ↑ ...eta falta duen dotoreziak ederki asko erakusten du garai hartako arkitekturaren gain-behera. Noticias de los arquitectos y arquitectura de España, Eugenio Llaguno (Madrid 1828).