Armaginak (eu)

    Sorapediatik

    Maisu armagileak

    Arkabuzegileak

    Izena Azalpenak
    Loyola, Martín Abad de 1512 urtean lanean ari zen.
    Loyola, Domingo Ibáñez de Soraluzeko alkate (1512).
    Unamuno, Martín Ibáñez de 1522 urtetik aurrera hainbat agiritan agertzen da (Simancaseko artxibategia), arkabuzak eta mosketeak hornitzen ari zela. 1526 urtean arkabuzak egin zituen Carlos I-rentzat, Martin bilobak osatutako txostenaren arabera.
    Sagarraga, Juan de 1574-1575 urteetan mosketeak eta arkabuzak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak Santanderren prestatzen ari zen armadarentzat.
    Loyola, Pedro de 1587-1611 tartean Soraluzen eta Eibarren lanean. Martín de Unamunoren txostenean parte hartu zuen.
    Loyola, Domingo de 1594 lanean ari zen. Mosketeak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak prestatzen ari zen armadarentzat.
    Loyola y Arreguia, Juan de 1598-1610 tartean lanean. 1599 urtean gremioen prokuradorea.
    Unamuno, Martín de 1574 urtean mosketeak eta arkabuzak hornitu zituen, Pedro Menéndez de Avilés almiranteak Santanderren prestatzen ari zen armadarentzat. 1577-1591 tartean lanean ari zen. 1587 urtean txostena osatu zuen Martín de Ibáñez de Unamuno bere aitonak Carlos I-rentzat 1526 urtean lan egin zuela demostratzeko.
    Rojas, José de Esquivias-ekoa (Toledo), Madrilen arkabuzegilea izan zen, bere kontramarka elefantea baten irudia zela. 1745 urtean Soraluzeko Erret Lantegietara etorri zen, maisu aztertzaile, eta bertan lan egin zuen hil arte (1772). 1747 urtean infanteria fusilen prezioa jartzeko parte hartu zuen.
    Orozco, Martín de Mexikora joan zen, eta bertan Armagile Nagusia izendatu zuten (1808).


    Maisu aztertzaileak

    Gehienak toponimikoak, eta bertan sortutakoak. Hala ere, badaude akar batzuk kanpotik etorritakoak (Irure Nafarroatik, Isasi Eibartik...)