Euzko Izkillugiñen Alkar Langintza (eu)
Sorrera
Errepublika garaian (1931-1936) langabezia asko hazi zen ofizio guztietan, tartean armagileen artean.
ELA-STV sindikatuak, irtenbide bat bilatu nahian, armagileen kooperatiba sortu zuen, Euzko Izkilluginen Alkar Laguntza izenekoa.
Horretarako, Soraluze, Eibar eta Elgoibarko afiliatuak bildu zituen.
Erabilera
Garai bateko Soraluzeko Erret Lantegien sistema erabiltzen zuen. Kainoigileek kainoiak egiten zituzten, eta hauek biltegi zentralen abiltzen ziren. Gero, kainoiak eskopetagileen artean banatzen ziren.
Martxan egon zen urteetan mota guztietako milaka eskopeta egin zituzten.
Bukaera
Sindikatu abertzale bati lotua zenez, gerra ostean desagertu zen (1937).