Soraluzeko ahotsak (eu)
Zer da Ahotsak?
Euskal Herriko Ahotsak biltzen duen proiektua.
Honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Proiektuaren oinarriak 2002-2003 urteetan landu ziren, metodologia, baliabideak eta alderdi teknikoa ezarriz. Ondorengo 3 urteetan, 2004-2007 bitartean, bilketa lana hasi zen eta jasotako materiala lantzen hasi ginen. Hortik aurrera, Interneteko webgune hau atontzen jardun dugu. Webgunea 2008ko apirilaren 16an aurkeztu genuen, baina proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari baikara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen.
Informazio gehiagorako, jo Ahotsak.eus
Soraluzen jasotakoak
2015. urteko bukaerako, Soraluzen 60 hizketaldi egina zeuden, eta 1.011 pasarteak jaso ziren (pasarte hauek sailkatuta daude, inork gai bati buruzko informazio zehatza nahi balu).
Proiektua lagun askoren artean egin zuten: Aintzane Agirrebeña, Itziar Alberdi, Gurutze Ariznabarreta, Juan Martin Elexpuru, Eider Etxeberria, Idoia Etxeberria, Ainitze Oruesagasti, Aitziber Otegi, Asier Sarasua, Arianne Unamuno eta Egoitz Unamuno.
Nahiz eta biztanle gutxi izan, eta euskalduntze maila ez oso altua (%59,3), proiektuari Soraluzek egindako ekarpena ederto nabarmentzen da, bai elkarrizketa kopuruan, bai pasarte kopuruan (hau da, denbora). Momentuz, herri gutxi daude 50 elkarrizketa baino gehiago dutenak, edota 1.000 pasartetik`pasa direnak.
Soraluzeko ahotsak
Hurrenkera alfabetikoan, hauek dira aipatutako hiztunak. Gainean sakatuta bakoitzaren orrira joan zaitezke:
Hiztuna | Pasarteak | Transkripzioa | Audioa | Bideoa |
---|---|---|---|---|
Aristi Artolazabal, Jaime (1939) | 27 | Bai | Bai | |
Argarate Arizaga, Gregori (1916-2011) | 70 | Bai | Bai | |
Arizaga Larreategi, Juan (1927-2009) | 17 | Bai | Bai | |
Ariznabarreta Oregi, Marisol (1945) | 21 | Bai | ||
Bandaormaetxea Barrenetxea, Julian (1924) | 0 | |||
Berrueta Elizburu, Jose (1921) | 33 | Bai | ||
Eguren Larreategi, Miren (1928) | 26 | Bai | Bai | |
Elizburu Gorrotxategi, Sebastian (1921) | 32 | Bai | Bai | |
Ernabide Goiaga, Inazio (1917) | 20 | |||
Esnal Larreategi, Belen (1932) | 14 | Bai | Bai | |
Etxabe Zubizarreta, Lucia (1927) | 26 | Bai | ||
Ezenarro Alberdi, Gerardo (1908-1995) | 9 | |||
Ezenarro Alberdi, Jaio (1919-2008) | 23 | Bai | Bai | |
Gabilondo Agirrebeña, Miren (1918-2011) | 27 | Bai | Bai | |
Gabilondo Larrañaga, Justino (1919-2012) | 44 | Bai | ||
Galarraga Aldai, Manuel (1924) | 21 | |||
Gallastegi Galartza, Benita (1923-2011) | 25 | Bai | Bai | |
Gallastegi Galartza , Resurreccion (1921) | 16 | |||
Garai Elorza, Rosa (1918-2011) | 0 | |||
Igartua San Jose, Jose Mari (1930) | 21 | Bai | ||
Iñurrieta Goikoetxea, Iñaki (1918-2007) | 23 | Bai | Bai | |
Iñurrieta Goikoetxea, Julen (1925-2011) | 51 | Bai | ||
Iñurrieta Goikoetxea, Nikanor (1920-2013) | 42 | Bai | Bai | Bai |
Iñurrieta Goikoetxea, Xabier (1932-2004) | 0 | |||
Iraola Larrañaga, Pastora (1916-2010) | 11 | Bai | Bai | |
Iturbe Motriko, Hilario (1920-2014) | 24 | |||
Larrañaga Alberdi, Asen 'Olaran' (1915-2004) | 0 | |||
Larrañaga Arraskaeta, Margarita (1903-2008) | 7 | |||
Larrañaga Muguruza, Felix (1925) | 1 | Bai | Bai | |
Larreategi Gallastegi, Jose Mari (1923-2008) | 19 | Bai | Bai | |
Larreategi Jauregi, Juan Carlos (1933) | 0 | |||
Lasa Maiztegi, Arantxa (1925) | 82 | Bai | ||
Laskurain Lizarralde, Pedro (1912-2009) | 23 | Bai | Bai | |
Lete Onaindia, Klemente (1916-2001) | 0 | |||
Loiola Txurruka, Miren (1934) | 1 | Bai | Bai | |
Maiztegi Aranbarri, Isidora (1926) | 17 | |||
Maiztegi Gallastegi, Esteban (1925) | 0 | |||
Maiztegi Gallastegi, Jesusa (1927) | 19 | Bai | Bai | |
Maiztegi Mujika, Heraclia (1919) | 19 | Bai | ||
Maiztegi Unzueta, Bernardo (1917) | 21 | Bai | ||
Mujika Krutzelegi, Ramon (1928) | 23 | |||
Orbea Gallastegi, Antoni (1920-1997) | 0 | |||
Oregi Oregi, Antonio 'Zabale' (1926) | 22 | Bai | Bai | |
Oruesagasti Txurruka, Luzio (1931) | 21 | Bai | ||
Oruesagasti Txurruka, Mateo (1929) | 21 | Bai | ||
Osa Alberdi, Maria Jesus (1940) | 18 | Bai | ||
Plazaola Zubierrementeria, Kasimiro (1921-2010) | 0 | |||
Suinaga Arrazola, Felix (1933) | 9 | Bai | ||
Txurruka Aizpiri, Asensio (1924-2011) | 21 | |||
Txurruka Maiora, Celestino (1920-2005) | 0 | |||
Unamuno Gorrotxategi, Jose Luis (1928-2007) | 68 | Bai | Bai | Bai |
Urizar Murua, Maria (1919) | 30 | Bai | Bai | |
Zabaleta Mantxola, Patxi (1925-2005) | 0 | |||
Zangitu, Alfonso (1912-2008) | 40 | Bai | Bai | |
Zarobe Esnal, Susana (1924-2014) | 20 | |||
Zubizarreta Ormaetxea, Martina (1921) | 35 | Bai | Bai |