Iñaki Ruiz mendi lasterketa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: 2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetar...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 17 ekaina 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.

    Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze (2 asfalto gainean eta gainontzeko 19ak mendi bideetan) eta 1.000 metroko desnibel positiboa dauka.

    Lehen edizioan gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarreta durangarrak egin zuen (1:35:26), eta emakumeetan Aitziber Ibarbia zizurkildarrak (1:56:24).


    Ibilbidea

    Ibilbideak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du, bertako parke megalitikoa eta mendi-punta garrantzitsuenetatik igarotzen delarik: San Andres auzoko frontoitik irtenda, Pagobedeinkatu, Artzaintxaboleta eta Pol-Pol puntetatik igaro ondoren, lasterketako punturik gorena hartuko dute Irukurutzetan (899 m); ostean Mendigainetik Atxolin eta Karakate zeharkatu eta handik, Argateburutik (240 m) pasatuz, San Andresen irteerako leku berdinean amaitu arte.

    Mapa kargatzen...


    Antolaketa

    Izen ematea mugatua da, azken urteetan guztira 150 plaza izan direla.

    Irteera Soraluzeko San Andres frontoitik egiten da.


    Erreferentziak