Ezkontza ostekoak (eu)
Izenburua | Plazentziako Julio Etxanizeri hartuta |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Ia ezkondu zera
- orain zu Patxiko
- bizi modu ederra
- denbora gutxiko
- nahi dezunik egiten
- ez dizut utziko
- nik haina alkandora
- ez dezu jantziko.
- Etxetik dotea ere
- bazenduela ta
- dirurik ekarri ez
- ohea ere falta
- ezkondu ginanean
- zer zan zure planta
- hutsik hartu zindudan
- alperra galanta.
- Ni alperra naizela
- langilea zera zu
- bestek ez du esaten
- zedorrek diozu
- atze aldetik majo
- anparatzen nauzu
- dote arrio horiek
- orain non dituzu.
- Nik ohe bat banuen
- zu utzikan zinan
- bazen haren premia
- etzango baginan
- hala ta guztiz ere
- saiatu bazinan
- beste modutan orain
- azalduko zinan.
- Ardoak ematen dizu
- txarrerako gaitza
- puskat edan ezkero
- besterako hitza
- zaharrago eta txarrago
- da gure bizitza
- hasarretuko gera
- horrela bazabiltza.
- Bestean tatxak kontatzen
- ez hago txarra hi
- esan dionaz bati
- baino gehiagori
- ni txarra banau ere
- ez haiz hobea hi
- ostikoaz joten bahaut
- lotsagabea hori.
- Hik ez daukan zer esan
- deskontenturikan
- suertea egin ebanan
- munduko bizitzan
- nerekin ezkontzera
- jarri ez bahintzan
- duda gabe neskazahar
- geldituko hintzan.
- Nik ere prisa nuen
- zurekin ezkontzeko
- beste askok bezala
- zer zan probatzeko
- zenbat bidar damutu
- hainbeste ontzako
- hobe nituke orain
zu baino Patxiko.
Azalpenak
Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Plazentziako Julio Etxanizeri hartuta), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.