Zapatari ta andra-gizonak (eu)
Izenburua | Zapatari ta andra-gizonak Plazentzian ikasiak |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Nere ofizioz naiz
- zapatagilea
- oinetatik irabazi
- behar det ogia
- emazte Maria
- ekatzu argia
- larru zola orma
- eta tirapia
- zapata zahar konpontzen
- nago abila.
- Garai onean zatoz
- hastera lanean
- egunaz egin ez da
- orain gabean
- sar zaitez esan zidan
- aguro ohean
- inkomodatu gabe
- lo daudenak behean
- beti zurrutean
- penak mingainean
- lagun ederra zeukat
- aldamenean.
- Nere herramientak danak
- dira zazpi
- orain urtebete
- ziran hamazazpi
- gainerakoak zaizkit
- galdu edo hautsi
- berrik berriz ezin
- nezake erosi
- edaten ikasi
- gutxi irabazi
- andreak ez dit nahi
- eltzerik egosi
- leihotik botako det
- eltze eta guzi.
- Irtetze bakoitzean
- gizonak etxetik
- bueltaka da ibiltzen
- estu eskutik
- pipak itzul egiten
- dio ezpainetik
- erropak ere galtzen
- badaki soinetik
- gainera da gorra
- besterik mozkorra
- txori itzultzaileen
- tanbor maiorra.
- Zuk ere badakizu
- guri guri jartzen
- gutxiegi edanak
- ez zaizu galtzen
- planta onean zera
- askotan etortzen
- bestek zaituenean
- aidean ekartzen
- ez badizut heltzen
- zerade erortzen
- makina bat golpe
- badakizu hartzen
- dezulako edari
- gehiegi sartzen.
- Gizona mozkorra ta
- andrea ordia
- beren buruak galdu
- dituzte ia
- batek lehorra dauka
- beti eztarria
- besteak ezin kendu
- bere egarria
- baina hontarako
- kintal bat tabako
- ez dirade aina
- izatera fina
- kontentatzeko atso
- sudur zikina.
- Seirehun neska txikita
- laurehun mutil koskor
- erdian harturikan
- daude bi mozkor
- baldin zeladorerik
- azaltzen ba da hor
- kartzelan ostatua
- seguru dute gaur
- seitan etzin dira
- altxa ezin badira
- nork horiek mugitu
- nahiarren zutitu
- Jose Grosen karruak
- jasoko ditu.
Azalpenak
Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Zapatari ta andra-gizonak Plazentzian ikasiak), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.