Santa Ageda bezpera (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Otsailak 4. Jai profanoa. Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:56, 25 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Otsailak 4. Jai profanoa.

    Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute.[3] Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.[4]





    Mutil taldea (edo taldeak) baserritik baserri eta etxerik etxe ibiltzen zen, koplatan eta kantutan, diru bila. Ataratakoarekin, afarimerienda egiten zuten.




    Santa Ageda Bezpera Santa Ageda Bezpera, Otsailaren 4ean ospatzen da Euskal Herriko herri askotan. Baserri girokoa eta kutsu erlijiotsua duen usadioa da, jatorria eta noiztik ospatzen den ez dago argi. Oinarria, Ageda Deunari ohore egitean datza; etxez etxe Santa Agedaren koplak[1] abesten dira, dirua, jana eta edana eskatuz. Soraluzen, Santa Eskia ere deitzen zaio. Normalki baserritarren jantzi tradizionalak erabili ohi dira Santa Eskian ibiltzeko. Festak badu beste berezitasun bat, koplak, makilak lurrean erritmikoki kolpatuz laguntzen dira. Santa ageda

    Koplak

    Egun honetan bi motako koplak abesten dira, bapatekoak eta tradizionalak.

    Bapateko koplak, izenak adierazten duen moduan, bertso modukoak dira, etxe edo pertsona bati zuzendutakoak dira eta momentuan asmatutakoak. Santa Ageda bezperan doinua eta neurria behartuta daude... edo ez, bertsolarien arabera.

    Kopla tradizionalak herritik herrira alda daitezke, baina Soraluzen abesten direnak gipuzkeraz daude, eta Euskal Herrian zabalduenak dira:

    Zorion, etxe hontako denoi
    oles egitera gatoz,
    aterik ate ohitura zaharra
    aurten berritzeko asmoz.
    Ez gaude oso aberats diruz,
    ezta ere oinetakoz.
    Baina eztarriz sano gabiltza,
    ta kanta nahi degu gogoz.
    Santa Ageda bezpera degu
    Euskal Herriko eguna,
    etxe guztiak kantuz pozteko
    aukeratua deguna.
    Santa maitea gaur hartu degu
    gure bideko laguna.
    Haren laguntzaz bete gentzake
    egun hontako jarduna.


    Erreferentziak

    1. - Kopla: bertsoa, eta bereziki, kanta baten ahapaldietako bakoitza. Euskal bertsogintzan, 10 eta 8 silabako bi lerro-pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituen bertsoa; oin errimadunak 8 silabako lerroetan daude.