Zezena dator arkupetik (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Zezena dator arkupetik / Iriarena
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Zezena dator arkupetik,
    sua dariola adarretik,
    jea, jea, Santana kaletik!
    Zezena dator arkupetik,
    sua dariola adarretik,
    jea, jea, Santana kaletik!
    La la la la...
    Jea, jea, zezenak dira,
    bel-beltzak dira,
    adar zorrotza,
    bustana motza.
    Harrapatzen bazaittu,
    harrapatzen bazaittu,
    jo ta bertan hilko zaittu!
    jo ta bertan hilko zaittu!
    Zezena dator arkupetik,
    sua dariola adarretik,
    jea, jea, Santana kaletik!


    Azalpenak

    Soraluzeko abestitzat hartu izan da beti. Hala ere, koplak Soraluzekoak badira ere, doinua ez.

    Garai batean sokamuturrak Kalebarren eta Santa Ana kaleak hartzen zituen, zezenak Santa Ana komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator ...arkupetik... Santa Ana kaletik....

    Hauek 1730 baino aurreko kontuak dira, ze urte horretan hiltegi zaharra egin zuten, hiltegiaz gain bertan gorderzen zituztela zezenak jaietako zezenketa era sokamuturrentzat.

    Doinuak berriz Donostian sortu omen zen, Iriarena edo Idiarena izenarekin, eta garai baten oso zabaldua izan zen herrikoi bihurtu arte.

    1.925 urterako Jose Olaizola Gabarain (Hernani 1883 - Donostia 1969) maisuak egokituta zuen lehenengo eta bigarren txisturako. Urte hartan, Donostiako 2. Txistulari Lehiaketan[1] jo beharreko lana izan zen eta.

    1957 urtean partitura hau Txistulari aldizkarian[2] argitaratu zuten.


    Irudiak

    Handitzeko sakatu

    Erreferentziak

    1. Partitzelak
    2. 11. zenbakia (1957ko uztaila-iraila), 151-152 orrialdeak.