Gerrikoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:00, 17 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Gerrikoa
    Izena/k Gerrikoa / Zinturoia / Cinto
    Tokia Toki zabal bat, ezkutaleku askorekin
    Materiala Gerriko bat
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak Zenbat eta gehiago hobe


    Beste jolas askoren aldean, honek badauka berezitasuna: bat kenduta, gainontzekoak dira paga.


    Hasiera

    Zotz egiteko kanta baten bidez, gelditzen dena aukeratzen da.

    Gainontzeko jokalariak gordeta dauden bitartean, gelditzen dena gerrikoa nonbaiten ezkutatzen du.

    Gerrikoa gordeta dagoenean, ezkutatu duena gainontzekoengana doa eta jolasari hasiera ematen dio, IA! oihukatuz.


    Arauak

    Orduan jokalari guztiak gerrikoaren bila hasten dira.

    Gerrikoa ezkutatu duenak, nahi badu, pistak emango ahalko ditu, hotz denak ezkutalekutik urruti daudenean eta bero inor gertu dagoenean.


    Bukaera

    Baten batek gerrikoa aurkitzen duenean, hartu eta gainontzeko jokalarien atzetik joango da gerrikoaz jotzen, jolasa hasi den tokira iritsi arte. Leku honi etxea deitzen zaio.

    Gerrikoa aurkitu duena ezkutatuko du hurrengo txandan.


    Erreferentziak