Zotz egiteko kantak (eu)
Zozketa egiteko kantak ume jolasetan erabiltzen ziren, gehienetan paga aukeratzeko.
Ume guztiak korroan jarrita, kontatzen zuena hasiko zen kantatzen, inguruko batek ia! edo basta! esan artean. Orduan eskumatik hasiko zen kontatzen, umez ume silaba bakoitzeko. Kanta bukatzerakoan, azken sioaba tokatzen zaiona paga izango da.
Atxia motxia pelorin pan
- Atxia motxia pelorin pan
- nire semia errotan;
- errotara nindoiala
- topatu nuen asto bat,
- kendu nion buztan bat,
- ipini nion beste bat;
- errota txikiak
- klin klan.
Bada beste Atxia motxia, antzeko letra batekin, umeei abesten zaiena.
Bat eta bi
- Bat eta bi, hiru eta lau,
- Txominek andria falta dau,
- horma zuluan topatu dau,
- zirrike zirrike atera dau,
- lizibe ontzian berate dau,
- laba gañian ziketu dau;
- elizara doala, elizara doala,
- kakarralduak bildurtu dau.
- Bat eta bi, hiru eta lau,
Don don Belandron
- Don don Belandron
- Belandrongo elizan
- hiru atso dantzan;
- hirurek ez dute
- ardi bana poltsan.
Don don kikilikon
- Don don kikilikon
- Salta pika tortolika
- Kixki ta mixki saltamelon
- Sagarra manzana ikatza carbón
- Mujer andria hombre gizon
- Santi santi txiribitxero
- Santi santi txiribitxon
- Comiendo pan y salchichón
Euskera eta gaztelania nahasten ditu. Oso zabalduta Euskal Herrian, azkealdian Txirri, Mirri eta Txilibitonek zabaldu zuten.
Dona dona la coqueta
- Dona dona la coqueta
- no me quiso dar la teta
- ni por pan, ni por vino
- ni por onza de tocino.
Harrapaketetan berriketan
- Harrapaketan berriketan
- zarie zertan
- hamalau erregaletan
- horra ba bertan.
Makarron makarron txipe
- Makarron makarron txipe
- epeti epeti meson
- ute ute pati tite
- ute ute pati tite
- A la meson! a la meson!
- txin pum fuera
Frantsesetik datorrela ematen du, zati batzuri erreparatu era gero (...la petite maison... petit... a la maison!)
Martin bonbin
- Martin Bonbin
- errege ta sorgin,
- tipule ta gatza,
- Martin ipurdi latza.