Zotz egiteko kantak (eu)

    Sorapediatik

    Zozketa egiteko kantak ume jolasetan erabiltzen ziren, gehienetan paga aukeratzeko.

    Ume guztiak korroan jarrita, kontatzen zuena hasiko zen kantatzen, inguruko batek ia! edo basta! esan artean. Orduan eskumatik hasiko zen kontatzen, umez ume silaba bakoitzeko. Kanta bukatzerakoan, azken sioaba tokatzen zaiona paga izango da.


    Bat eta bi

    Bat eta bi, hiru eta lau,
    Txominek andria falta dau,
    horma zuluan topatu dau,
    zirrike zirrike atera dau,
    lizibe ontzian berate dau,
    laba gañian ziketu dau;
    elizara doala, elizara doala,
    kakarralduak bildurtu dau.


    Martin bonbin

    Martin Bonbin
    errege ta sorgin,
    tipule ta gatza,
    Martin ipurdi latza.


    Harrapaketetan berriketan

    Harrapaketan berriketan
    zarie zertan
    hamalau erregaletan
    horra ba bertan.


    Don don Belandron

    Don don Belandron
    Belandrongo elizan
    hiru atso dantzan;
    hirurek ez dute
    ardi bana poltsan.


    Atxia motxia pelorin pan

    Atxia motxia pelorin pan
    nire semia errotan;
    errotara nindoiala
    topatu nuen asto bat,
    kendu nion buztan bat,
    ipini nion beste bat;
    errota txikiak
    klin klan.


    Makarron makarron txipe

    Makarron makarron txipe Epeti epeti meson (la petite la petite maison) Ute ute pati tite (xx petit xx) Ute ute pati tite (xx petit xx) A la meson! a la meson! (a la maison! a la maison!) Txin pum fuera

    Don don kikilikon Don don kikilikon Salta pika tortolika Kixki ta mixki saltamelon Sagarra manzana ikatza carbón Mujer andria hombre gizon Santi santi txiribitxero Santi santi txiribitxon Comiendo pan y salchichón

    Dona dona la coqueta No me quiso dar la teta Ni por pan, ni por vino Ni por onza de tocino Ez da Don Don Katona, Calahorrakoa baizik.