Eskudelak jolasa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Jolasa (eu) | izena = Eskudelak / barandilak | tokia = Eliz ataria | materiala = Ez da behar | adina = 10 urtetik aurrera | par...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:29, 2 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izena/k Eskudelak / barandilak
    Tokia Eliz ataria
    Materiala Ez da behar
    Adina 10 urtetik aurrera
    Partaideak 5 eta 10 arte



    Jolas sinplea da, harrapaketa jolasa, Maria trebolinaka estilokoa.

    Jolas hau eskudelak[1] dauden edozein lekutan jolastu daiteke, baina Soraluzeko eliz ataria oso toki egokia da, eskailerak eta altuera ezberdineko guneak daudelako.


    Eliz atariko eskudelak edo barandilak (La Voz de España)

    Hasiera

    Arauak

    Eskudelak edo barandilak (Arantza Ezeiza Cuesta)

    Harrapatzaileak ezin ditu eskudelak igaro, baina libre daudenek ordea bai. Harrapatzaileak korrika azkar egin beharko du libre daudenak ukitzeko, eta batez ere eskudelak igarotzen dituzten momentuak baliatu, bere zailtasuna bait dute eta altuera handiko pareta gainditu beharra dagoelako.


    Bukaera

    Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.

    Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.


    Taktikak

    Askotan libre daudenek, eskudelak igarotzea elkarri galarazten diote, zailtasuna areagotuz, horregatik da garrantzitsua partaide kopurua 8/10 artekoa izatea.

    Kontuz ibili behar da erorketekin, minik hartu gabe.


    Erreferentziak

    1. Eskudela. Barandila