Maria treboliñaka (eu)
Izena/k | Maria trebolinaka |
Tokia | Plaza Barria, Goikokaleta, Frontoiko aldapa |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 5 lagun edo gehiago |
Jolas hau Kooperatiba aurrean egiten da, Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan[1].
Jolas hau herriko beste lekutan ere egin izan da, baina askoz gutxiagotan. Bata Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila erabiliz, Obe (Comercio Arcelus) dendaren parean. Bestea Udaletxe atzekaldean, Frontoiko aldaparen hasieran.
Hasiera
Ume talde batean inork Má-ria treboli-na-ká" oihu egiterakoan, dauden tokian daudela, denak korrika irteten dira kooperatiba aldera, maria trebolinaka abesten edota txilioka, abadetxe eta Kooperatiba artean zegoen burdina ukitzera[2]. Azkena heltzen dena paga izaten zen, harrapatzaile.
Orduan, pagak hamar arte kontatzen du besteak Plaza Barriko harmailara igo artean.
Arauak
Jolasa Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan gora eta behera egiten da.
Pagak libre diren bat harrapatu behar du, baina harmailaren bi ertzetatik bakarrik igo edo jaitsi daiteke (Kalebarren etxeko ondotik edota plazako eskilaretatik); gainontzekoak, berriz, edozein tokitik.
Bukaera
Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.
Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.
Taktikak
Pagarentzat onena, libre daudenen bat harmailatik aldentzea, orduan abantaila barik geratzen da eta.
Horretarako Kalebarren ertzean jarri (edo plazako eskilaren aldean), goitik (edo behetik) joango zela imintzioa egin eta, gainontzekoak salto (edo igo) egin ostean, behetik (edo goitik) joan harmailatik pegatuta.