Zezena dator arkupetik (eu)
Izenburua | Zezena dator arkupetik / Iriarena |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Zezena dator arkupetik,
sua dariola adarretik,
jea, jea, Santana kaletik!
- Zezena dator arkupetik,
sua dariola adarretik,
jea, jea, Santana kaletik!
- La la la la...
- Jea, jea, zezenak dira,
bel-beltzak dira,
adar zorrotza,
bustana motza. - Harrapatzen bazaittu,
harrapatzen bazaittu, - jo ta bertan hilko zaittu!
jo ta bertan hilko zaittu!
- Zezena dator arkupetik,
sua dariola adarretik,
jea, jea, Santana kaletik!
Azalpenak
Soraluzeko abestitzat hartu izan da beti. Izatez, garai batean sokamuturrak Kalebarren eta Santa Ana kaleak hartzen zituen, zezenak Santa Ana komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator ...arkupetik... Santa Ana kaletik....
Hauek 1730 baino aurreko kontuak dira, ze urte horretan hiltegi zaharra egin zuten, hiltegiaz gain bertan gorderzen zituztela zezenak jaietako zezenketa era sokamuturrentzat.
Abesti honi Iriarena ere esaten zaio.
1.925 urterako Jose Olaizola Gabarain (Hernani 1883 - Donostia 1969) maisuak egokituta zuen lehenengo eta bigarren txisturako. Urte hartan, Donostiako 2. Txistulari Lehiaketan[1] jo beharreko lana izan zen eta.
1957 urtean partitura hau Txistulari aldizkarian[2] argitaratu zuten.
Irudiak
Handitzeko sakatu
Erreferentziak
- ↑ Partitzelak
- ↑ 11. zenbakia (1957ko uztaila-iraila), 151-152 orrialdeak.