Zezenak XX mendean (eu)

    Sorapediatik
    Jai egitaraua (Antonio Arruabarrena 1950)

    XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)

    Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.

    1889ko bertsoak

    1889 urtean Ramon de Gorosta hil zela eta, urte hartako jaietan Gorrotxategi bertsolariak jarritako bertso batek biak aipatzen ditu:

    Plazentziara festak
    abuztuan urbil
    jende dana jaietan
    dago trankil trankil
    gora bera zezena
    kalietan dabil
    gaxo txar batek jota
    gure Gorosta il.

    Jarduera

    Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.

    Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.

    Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.

    Komentuko arkua eta Santa Ana kalea (Indalecio Ojanguren)

    Sasoia

    Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[1] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.

    Esparrua

    Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.


    Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten

    1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana

    Zezenketaren iragarkia

    1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.

    Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[2] bere laguna.

    Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.

    Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!

    Paseilloa, berriz, Gila tabernan hasi ziren.


    XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)

    Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.

    Sasoia

    Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.

    Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.

    Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.

    Esparrua

    Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.

    Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bialdiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.

    Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zelera auzuenako bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.

    Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.

    Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura botatzerakoan Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.

    Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.

    Erreferentziak

    1. Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.
    2. Berez pelotaria, Soraluzen izandako puntistarik onena.