Lamoten grabatua (eu)
Lamoten grabatua | |
---|---|
Egilea | Pedro Ortuondo |
Hizkuntza | Euskaraz/ gaztelaniaz/ ingelesez/ alemanez/ frantsesez |
Urtea | 2018 |
Argitaletxea | Makina Erreminta Museoa |
Hiria | Elgoibar |
Izenburu osoa
Lamoten grabatua / Grabado de Lamot / Gravure de Lamot
Liburua zertan den
Lamoten grabatua 1756 urtean argitaratu zen Madrilen; jatorrizko kopia bat Soraluzeko udaletxean egon zen urteetan, baina gerra garaian desagertu zen; 1956an Joaquin de Yrizar jaunak beste ale bat topa zuen Madrilgo Biblioteka Nazionalean[1].
Gurean, Ramiro Larrañagak zabaldu zuen: Placencia de las Armas. Monografia (1970) liburuan aipamena egin zuen, eta Soraluze Placencia de las Armas: monografía histórica (1993) liburuan erreprodukzioa sartu zuen.
Ramiroren lana oinarritzat hartuta, Pedro Ortuondo jaunak, Elgoibarko Makina Erraminta Musearen zuzendariak, grabatuari buruzko liburu hau osatu zuen, azalpen zehatzez josia.
Grabatuaren azalpenak goitik behera egiten ditu:
Liburua oso grafikoa da, komentatzen den zati bakoitzaren irudiak erakusten dituela. Gainera, bost hizkuntzatan dago: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, alemanez era frantsesez.
Erreferentziak
- ↑ Un desconocido grabado de la Real Fábrica de Armas de Placencia. Joaquín de Yrizar (Boletin de la RSBAP 1967)