Arraunlariak (eu)
Izenburua | Arraunlariak |
Egilea/k | Ander Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Txiket >> Ramiro Larrañaga |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Plazenziako herriko
agintari onak
Estropadak eiteko
Emanik baimena
Ikusiko dezute
Gaur gure almena
Nola dantzatzen degun
Gogotik arrauna
Tira mutillak arraunari
Guziyak batera
Kontrariyo guztiyak
Utzirik atzera
Makina patroi dala
Da bere lagunak
Danak gera erriko
Arraunlari onak
Gu gera itxasuan
Gaua ta eguna
Gure bizi guztiyan
Igaro deguna
Ipar aize gozua
Da maite deguna
Baña ez gaitu bildurtzen
Arratsa illunak
Itxaso txarra bada
Naiz izan galerna
Gure txalupak beti
Jotzen du taberna
Kantabriako itxasuan
Gu gera nagusi
Estropada danetan
Eldurik lenbizi
Traiñeru oni inork
Ezin irabazi
Bandera eder ori
Ez al du merezi
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Abesti hau Txiketek traskribitu zuen, 1982/05/14an. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (218 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).