Diario de Jovellanos (eu)

    Sorapediatik
    Diario
    Diario de Jovellanos. Azala.jpg
    Egilea Gaspar Melchor de Jovellanos
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1790-1801
    Argitaletxea
    Hiria


    Izenburu osoa

    Diarios

    Egunkariak


    Liburua zertan den

    Baltasar Gaspar Melchor de Jovellanos[1] (1744-1811) politiko espainarra izan zen.

    Hainbat testu tekniko idatzi zituen, eta honetaz gain bere egunkariak. 1791 urtean Euskal Herrian egon zen, tartean Eibar eta inguruan.

    Egilea hil eta urtetara lehen 7 kaierak argitaratu zuten, eta gero gainontzeko bostak. Jatorrizko izkribuak galdu izan dira.


    Soraluzeri buruzkoak

    (187. orrialdea)

    Arma lantegia esaten diotena ez da uste dena. Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Arrasaten ezarritako artistek fusila osatzen duten piezak lantzen dituzte. Arte hau hirutan banatu da, bakoitza bere aldetik lantzen dena: kainoigileak, giltzagileak, kutxagileak, eta gainera aparejeroak daude, guardamonteak, baketa eta bridak egiten dituztenak. Badaude batzuk denetik dakitela eta egiten dutela, nahiz aintzinako araudiak galerazi; baina, orokorrean, artista bakoitza bere arloan ari da. Kainoigileek badakite zilarrezko ikusmira eta puntuak zein urrezko apangarriak burdinan akats gabe sartzen, eta ilunketa modu bikainean ematen; giltzagileek burdina lantzen dute nahi duten eratan, eta txukuntasun handiz pulitzen dute, eta gauza berbera aparejeroek; beste horrenbeste kutxagileek kutxak lantzen... Herri eta arlo bakoitzeko artistak gremiotan biltzen dira eta urtero ordezkariak aukeratzen dituzte, diputatuak esaten dietela, gero esango ditugun guztion negozio eta kontrataz arduratzeko; horretaz gain, norbera bere buruarentzat lan egiten du bere ofizialek lagunduta; inork ez, eta ezer ez, Erregearen kontura, honek Filipinetako Konpañia kontratatzen duela eta azken honek nahi dituen piezak herri eta gremio bakoitzaren diputatuekin kontratatzen ditu bere zuzendariaren bidez (gaur egun Lardizabal jauna). Erregeak badu zuzendaria Soraluzen (… koronel jauna), piezen-ematea zaintzen duena. Modu honetan Konpañiak tarteko irabaziak lapurtzen ditu, artistek lor zitzaketenak arte txit garrantzitsu hau hobetzeko. Horrela Konpañiaren jauntxokeria ekidingo zen, lanaren jabe nagusia eta ia bakarra denez prezioak erabakitzen ditu irabazi handienak eramateko eta artistari txikiena lagatzen.


    Erreferentziak