Etorri nintzanian (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Etorri nintzanian
    Egilea/k ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Ixabel Kerexeta >> Andres Ezenarro Urzelai >> Jose Ariztimuño Aitzol >> Antonio Zavala
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizko letra Euskara batuaz

    Etorri nintzanian Frantziako aldetik,
    ama topatu nuan etxean bakarrik.
    Bakar-bakarrik eta triste-tristerik,
    burua sillaruntz ziarketaturik.

    - Ezkonduta ala ezkongai ator, ba, semia?
    - Ezkonduta nator, ama, bai, ama neria.
    - Frantzesa ala española dakak, ba, andria?
    - Frantzesa dakat, ama, bai, ama neria.

    Etorri nintzanean Frantziako aldetik,
    ama topa nuen etxean bakarrik.
    Bakar-bakarrik eta triste-tristerik,
    burua aulkiruntz okerturik.

    - Ezkonduta ala ezkongai hator, ba, semea?
    - Ezkonduta nator, ama, bai, ama nerea.
    - Frantzesa ala española daukak, ba, andrea?
    - Frantzesa daukat, ama, bai, ama neria.


    Azalpenak

    Abesti hau oso zabalduta dago Euskal Herrian. Antonio Zavalak Euskal Erromantzeak[1] bere liburuan 24 bertsio jasotzen ditu.

    13. bertsioa Soraluzetik etorri zitzaion. Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman zegoen, Irunen jaio eta Plazentzian bizi izan zan Andres Ezenarro Urzelai-k bialduta, honako ohar honekin: "Biltzalleak geienak ikasi ditu Isabel Kerexeta ta Lasa, 1854-garren Urrillana 24-an Irunen jaiotako andereagandik".

    Bigarren bertsoan frantzesa ala euskalduna zegoen idatzita, baina Antonio Zavalak frantzesa ala española zuzendu zuen, halaxe behar zuelako.


    Erreferentziak

    1. Euskal erromantzeak-Romancero vasco. Antonio Zavala (Sendoa argitaldaria Auspoa Liburutegia 1998).