Izenburua |
Aratuste hontako
|
Egilea/k |
ezezaguna
|
Hizkuntza |
Euskaraz
|
Iturria |
Domentx Uzin
|
Partitura |
sakatu hemen
|
Entzuteko |
sakatu hemen
|
Letra
Jatorrizko letra
|
Euskara batuaz
|
Aratuste hontako gaur da martitzena,
mutil gaztientzako egunik onena,
ondo pasatziarren egin dogu lana,
ematen badoskuzu errialtxo bana.
Danok santu ein nahixan bat ez dago txarrik,
ta gure mixerixan ez dago odolik,
Plaentxiako ibaixa dago loiña barik,
ta bihargiñan mahaixan jatuna ugari.
Kunplitzeko dauzkagun intentziño fiñak,
eta egiten doguz danok alegiñak,
makiñak zarataka ixilikan miñak,
hola onratzen doguz ALFAko makiñak.
|
Aratoste honetako gaur da martitzena,
mutil gazteentzako egunik onena,
ondo pasatzeagatik egin dugu lana,
ematen badiguzu errealtxo bana.
Danok santu egin nahian bat ez dago txarrik,
ta gure miserian ez dago odolik,
Soraluzeko ibaia dago loina barik,
ta beharginaren mahaian jatun ugari.
Kunplitzeko dauzkagun intentzio finak,
eta egiten ditugu danok ahaleginak,
makinak zarataka ixilik minak,
hola onratzen ditugu ALFAko makiñak.
|
Azalpenak
Gerra aurreko aratoste kanta.
Badaiteke Eibartik etorritakoa izatea (ALFA makinen aipamenarengatik).
Erreferentziak