Placencia espoleta (eu)
Espoleta hau Soraluzen sortu zen, eta hortik datorkio izena.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Deskribapena
Latoizko burua (1) eta gorputza (2) ditu, elkarrekin hariz lotuta eta biak ala biak presio-torloju batek ibilgetuta. Buruak perkusio osagaiak eta anima-segurtagailua gordetzen ditu; altzairuzko perkutoreak (3) talka-txapela (4) dauka bukaeran, eta buruari hariz lotutako pasadorea finkatzen den planoa, ez bihurtzeko; buruko behekaldean pizgarria darama; pizgarri hau hariz emandako disko batek eusten du, tetralita zanpatuaz betetako kamara txikia duena. Perkutorea eta burua zeharkatzen duen kobrezko pasadoreak (5) ez dio uzten perkutoreari pizgarria jotzen.
Anima-segurtagailua xingola parafinatu batek lotutako bi berun zatik osatzen dute; xingola perkutorearen inguruan lotuta dago, eta kanpoko berun-zatiak zuloa dauka, bertan malguki segurtagailua (6) gordetzeko. Xafla fin batek berun zatiak inguratzen ditu; garraio-aseguru modukoa da, eta kendu behar da kainoia rekamaran sartzerakoan, espoleta erabili ahal izateko.
Gorputzak (2) zentrifuga-segurtagailuaren (7) ahokalekua eta petardoaren (8) kamera ditu barruan; azken honek tetralita zanpatua gordetzen du, eta azpitik hariz emandako tapoi batek (9) ixten du, presio-torloju batek eusten duela.
Erabilera
Disparo unean, behin garraio-asegurua kenduta, malguki segurtagailuak (6) inertziaz atzera egiten du eta buru ahokalekuan sartzen da, kanpoko berun zatia libre utziz. Jaurtigaiaren errotazioak sortzen duen indar zentrifugoaz azken hau askatzen da, lokarria berarekin dakarrela, eta buelta batzuren ostean beste zatia ere askatzen da, modu honetan kolpelkaria edo perkutorea kobrezko ziriak (5) lotuta geratzen dela.
Aldi berean, espiral malguki batek zentrifuga-segurtagailua (latoizko pieza bat, tetralitaz betetako zuloa duena) bultzatzen du, alde trinkoaz petardo kamerarako pasabidea ixteko. Jaurtigaia biratzerakoan, seguru masak, indar zentrifugoaz, bere malgukiaren erresistentzia gainditzen du eta bere ardatzaren inguruan biratzen du, modu honetan tetralitaz betetako zuloa eta petardo komunikazioa parez pare jarriz.
Jaurtigaia ezer kontra jotzerakoan, perkutoreak atzera egiten du, kobrezko pasadorea zulatzen; jotzerakoan pizgarria erretzen da eta sua petardo kamerara pasatzen da zentrifuga-segurtagailuaren bidez.
Espoleta hau arauzko granada apurtzaileetan erabiltzen da; bada Placencia Reforzada izeneko modeloa, petardo kamara jatorrizkoa baino handiagoa duena; 75, 105 eta 155 mmtako jaurtigai apurtzaileetan erabiltzen da, barne alojamientuak biderkatzailearentzako nahikoa toki badu.
Kontu egin!
Espoletaz ezer egin baino lehen egiaztatu behar da ea berun zatiak perkutorearen inguruan dauden. Bere tokian baleude, teoriaz arriskurik gabe manipulatu daiteke, perkutoreak ezin duelako pizgarria jo.